Logotipo Hedatuz

Identitatea eta ingurunea curriculumean

Ezkurdia Arteaga, Miren Gurutze (2004) Identitatea eta ingurunea curriculumean. Other thesis, Euskal Herriko Unibertsitatea.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Identitatea eta ingurunea curriculumean tesi lana 2004ko Ekainaren 7an defendatu zuen Gurutze Ezkurdia Arteagak Euskal Herriko Unibertsitateko Magisteritza Eskolan, Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailean. Tesiak Paulo Iztueta Armendarizek zuzendua, goreneko kalifikazioa, Bikain cum laude lortu zuen.

Tesi lanaren oinarrian Begoña Bilbaok, Karmele Perez Urraza eta nerhonek, Gurutze Ezkurdiak, aldez aurretik burututako ikerlana dago. Honetan XX. mendeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako testuliburuetako edukiaren hustuketa sistematikoa egin dugu. Euskaraz idatzitako testuliburu guztiak aztertu ditugu eta baita, hauen pareko direnak gaztelaniaz eta frantsesez ere. Hustuketa egiteko metodologia propioa garatu dugu edukietako mezu ikonografikoa eta idatzia neurtuz eta honen testuinguruaren nolakotasuna finkatuz. Horretarako kategoria desberdinak erabili ditugu euren artean testuinguru soziokulturala, estatala eta autonomikoa, kanpokoa, nahasia eta zehaztugabea. Ikerketa lanaren ondorioz hiru tesi lan defendatu dira, defendatutako azkena hemen laburtzen duguna, Identitatea eta Ingurunea Curriculumean, delarik. Bertan, oinarri teorikoan, identitatearen eraikuntza ingurunean egiten dela argudiatzen da, Vigotski-ren ekarpenei jarraiki, batez ere. Herri soziokulturaletako egoera deskribatu nahirik eta Euskal Herria ikergunetzat harturik, bi ingurune mota desberdindu dira, hegemonikoa eta soziokulturala. Bestalde, Castelles-en ekarpenak kontuan hartuta hiru identitate mota desberdindu ditugu, legitimatzailea, erresistentzikoa eta proiektu identitatea. Arlo teorikoaren hirugarren zutabea curriculuma da, Berstein-en esanetan identitate pedagogikoa eraikitzeko erabiltzen den tresna. Honetan Apple-k egindako lanei jarraiki, eduki ofizialaren hautaketak duen garrantzia aipatzen da, testuliburuetan islatzen dena, batez ere, testuliburua delako ezagutza ofiziala finkatzeko erabiltzen den tresnarik garrantzitsuena.

Ondoren, arlo metodologikoa lantzen da zehatz. Honetan, hautatu diren datuak Euskal Herriko lurraldea eta historia nola lantzen diren aztertzera datoz, zenbait aldagai desberdinduz. Lurraldea lantzeko erabiltzen direnak haurraren ingurune hurbila zehazten dutenak dira paisaiak, auzoa, herria, kalea, etxea/baserria eta baita espazioaren kontzeptualizaziorako erabiltzen diren mapak eta planoak, besteak beste. Ondoren, Euskal Herriko lurraldeak, baita Euskal Herriko lurraldea bera ere, nola lantzen diren aztertu da, indar berezia jarriz zein ingurunerekin lotzen den, soziokulturalarekin ala estatalarekin. Europako lurraldea ere aztertu da. Historia lantzeko erabilitako aldagaiak bestalde, monumentu, pertsonaia historikoak, kronogramak, mapa historikoak, eszenak, gertaerak eta aro historikoak izan dira.

Ondorioen artean, bat, identitatearen eraikuntzan espazioa eta denboraren kontzeptuek lurralde eta historia gaietan duten garrantzia benetan nabarmentzen dela. Eta bi, espazio-denboraren egituraketan Estatuen eragina, etengabekoa izateaz gain, biziki indartsua dela, paradoxikoa badirudi ere, aro autonomikoan gero eta indartsuagoa. Testuliburuetan agertzen den XX. mendeko Euskal Herriak gero eta irudi zatikatu eta nahasiagoa eskaintzen dio euskal ikasleari, auzo-estatuekin gero eta korapilatuagoa. Historia? Irudi du Historiarik ez dugula. Azken finean, ikuspegi soziokulturala, orohar, gero eta urriagoa dela Euskal Herriko testuliburuetan

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: Pedagogy > Educational theory and methods > Métodos pedagógicos
Pedagogy > Organization and planning of education > Otras (especificar)
Divisions: UPV/EHU > Filosofía y Ciencias de la educación > Teoría e Historia de la Educación
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorPaulo Iztueta Armendariz,
Date Deposited: 24 May 2010 17:00
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5935

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.