Martinez Etxarri, Arantzazu (2015) [IZEN + EGIN]A ADITZ-LOKUZIOAK: INKORPORAZIO MAILAK. PhD thesis, Deustuko Unibertsitatea.
| PDF ([IZEN + EGIN]A ADITZ-LOKUZIOAK: INKORPORAZIO MAILAK) - Published Version Download (3315Kb) | Preview |
Abstract
Lan hau euskarazko [Izen+egin]A aditz-lokuzioak xehetasunez aztertzeko saiakeran datza, egitura horiek alde batera utzita zeudela zioen Mitxelenari (1977) erantzun nahian. Aditz-lokuzioak talde homogeneo gisa deskribatu dituzten hizkuntzalarien aldean, horien arteko desberdintasunak topatzea da azterketa honen helburu nagusienetakoa. Horretarako, test semantikoak (Dowty 1979) eta test sintaktikoak aplikatzen dizkiet corpusetan (1) topatutako egiturei.
Lehen kapituluan, [Izen+egin]A egitura aurkeztu, definitu eta horren osagaiak banan-banan deskribatzen ditut, euskal gramatikariek egitura horri buruz esan dutena aintzat hartuz. Izenari dagokionez, determinazioa, erreferentzialtasuna, eta ISren funtzio sintaktikoa aztertzen ditut. Aditzari dagokionez, egin aditza arin gisa deskribatzen dut eta beste hizkuntza batzuetako antzeko egituren ezaugarriak aurkezten ditut. Aditz-lokuzioa osotasun moduan hartuz, egitura horiek iragankorrak direla erakusten duten argudioak ematen ditut eta lokuzioak adierari dagokionez deskribatzen ditut. Dowtyren (1979) testak aplikatzen dizkiot aditz-lokuzioen corpusari, eta emaitzetan oinarrituz, horien artean erdiespenak eta jarduerak daudela ondorioztatzen dut.
Bigarren kapituluan, aditz-lokuzioak aztertzeko marko teorikoa aurkezten dut eta hor jasotzen ditut izen inkorporzioari buruzko teoriak.
Hirugarren kapituluan, [Izen+egin]A test sintaktikoak aplikatzen dizkiet corpusetan topatutako egiturei. Emaitzetan oinarrituz, hiru azpitaldetan sailkatzen ditut aztertutako aditz-lokuzioak eta continuum batean kokatzen ditut, lokuzioen garapena erakusten duena.
Laugarren kapituluan, aditz-lokuzio mota desberdinen adierazpen sintaktikoak ematen ditut eta Bakerren (1988 2005 2008) adjunkzioan oinarrituz azaltzen ditut osagaien arteko lotura estua erakusten duten egiturak. Inkorporazio semantikoa, bestalde, aditz-lokuzio guztien ezaugarria dela argudiatzen dut.
Amaitzeko, ondorioak jasotzen ditut azken kapituluan.
______________________________
(1) Baliatu ditudan corpusak hauek dira: Ereduzko Prosa Gaur (EPG), Egungo Testuen Corpusa (ETC), Ereduzko Prosa Dinamikoa (EPD), Goenkale corpusa, Euskal Klasikoen Corpusa (EKC) eta Pentsamenduaren Klasikoak, besteak beste. Horiez gain, Egungo Euskararen Hiztegia (EEH), Hiztegi Batua Euskal Prosan (HBEP), Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH), Euskararen Hiztegia, Orota-riko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindiaren Hiztegia, Elhuyarren euskara/gaztelania hiztegi elebiduna eta sareko beste hiztegi batzuk izan dira datu iturri.
Item Type: | Thesis (PhD) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Linguistics > Synchronic linguistics | ||||||
Divisions: | UD > Ciencias Sociales y Humanas > Lengua y Literatura | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2016 11:51 | ||||||
Last Modified: | 24 May 2016 11:54 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5993 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.