Irujo Amezaga, Xabier Imanol (2004) Euskal erbeste politikoa Uruguain (1943-1955). Eusko Jaurlaritzaren ekintza eta administrazioa atzerrian. Other thesis, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Jose Antonio Agirreren gobernupean Uruguaiko ordezkaritzako sorrera eta azken honen ekarpen politikoa eta kulturala ikertzen du tesiak. 1943an izendatu zuen lehendakariak Bingen Ametzaga Uruguaiko ordezkaritzako kide Montevideon bultzatu beharreko eginkizun diplomatiko zehatzekin. 1943ko urriaren 30a eta azaroaren 13a bitarte luzatu zen hamabost eguneko Euskal Astea dugu Montevideoko ordezkaritzako lehen lorpen azpimarragarria. Juan José Amezaga presidentearen eta Uruguaiko gobernuko zortzi ministroen partaidetza zuzena izan zuen ekitaldiak.
Euskal Astearen ekarpenen artean ordezkaritzaren harreman diplomatikoen sendotze instituzionala dugu lehenengoa. 1943tik aurrera eta 1955 arte, Euskadiko gobernuaren enbaxada gisa, alderdi Colorado-ko gobernu eta presidente ezberdinekin izan zuen etengabeko harreman diplomatikoak ordezkaritzak. Elkarkidetza horren fruitu nagusia Nazio Batuen Erakundeko "Caso España" delako auzian Uruguaiko hurrenez hurreneko gobernuek Francoren erregimenaren kontra agertutako jarrera irmoa dugu. 1954ko Montevideon bildutako UNESCOko VIII. biltzarrean Justino Zabala Muniz Uruguaiko hezkuntza ministroak agertutako salaketa eta Agirrek eta Irujok idatzitako gutunen aurkezpena dugu jarrera irmo honen isla gardena.
Ildo berean, Dardo Regules senatuko kidearen Unión Cívica alderdi kristau-demokratarekin ere harreman estuak landu zituen Bingen Ametzagak. 1947ko apirilaren 18tik 23ra Argentinako, Brasilgo, Txileko eta Uruguaiko zenbait kristau demokrata alderdietako ordezkariak Organización Demócrata Cristiana Americana taldea osaketarako deitu zituen Montevideora Regulesek. Erakundearen sortzaileen artean, besteak beste, Jacques Maritain, Eduardo Frei Montalva, Manuel Ordóñez, Alceu Armoroso Lima eta Dardo Regules bera ditugu, bai eta, Jaurlaritzako ordezkari gisa, Bingen Ametzaga.
Ordezkaritzako ekintza politikoari dagokionez, beste bi puntu ditugu azpimarragarri, hots, 1944an Pi i Sunyer-ek, Castelao-k eta Ametzagak gorpuzturiko Uruguaiko GALEUZCA Uruguai taldearen egituraketa eta, 1943an bertan eta Bigarren Mundu Gudako guda ezkutuaren alorrean, OSS amerikar zerbitzu ezkutuen kolaborazioarekin sei kidez Montevideon Ametzagak osatutako euskal agente taldea. 1943 eta 1949 bitarte talde Nazi eta sasi-faxisten ekintzak jarraitzea eta azken hauei aurre egitea izan zuen eginkizun nagusi talde honek.
Kulturalki, izugarria dugu ordezkaritzak Montevideon bultzatutako lana, Jaurlaritzako xede politikoen maila berean baititugu hasiera batetik xede kultural nagusiak, alegia, euskal kultura, hizkuntza, ohiturak eta historia Ameriketan ezagutaraztea eta euskara osotua Euskal Herrian atzerritik bultzatu eta horretarako bideak jarri. Eskematikoki hiru puntutan labur dezakegu Uruguaiko ordezkaritzak kultura arloan jorratutako lana:
1. Uruguaiko Errepublikako Unibertsitatean:
* Eusko Ikaskuntza Mintegia. 1945ean osatutako mintegi honek Uruguaiko unibertsitatean euskal kultura ekintzaren eragile nagusia dugu, osatu ostean eta 1955 arte hilabete oro ekitaldi bat antolatuz.
* Euskara katedra. 1944an osatu zuen Ametzagak Adolfo Berro García unibertsitateko irakaslearen laguntzaz.
* Euskal Kultura katedra. 1951ean osatuko zuen Ametzagak.
2. Euskal Erria Montevideoko eusko etxean
* Kultura batzordea. 1945ean osatu zuen Ametzagak kultura batzordea Euskal Erria eusko etxean eta izugarria da batzordearen ekarpena hurrengo urteetan.
* Euskaltzaleak taldea. José Mendiola, Carlos G. Mendilaharzu eta Bingen Ametzagaren indarrez Buenos Airesen bezala euskal liburuaren elkarte bat osatu zen Euskal Erria eusko etxean euskaraz argitara ematen ziren liburu guztiak erosi eta irakurtzeko bai eta eusko etxean bertan euskaraz idatzitako liburuak argitara emateko. Horrela ikusi zuten argia Hamlet eta Platero eta Biok klasikoen lehen euskal itzulpenek 1952an eta 1953an hurrenez hurren.
* Euskara Egunak. 1949tik aurrera abenduaren 3an ospatu zen Uruguain.
3. Parisko ordezkaritzarekin elkarlanean
* 1948an eta 1954an Eusko Ikaskuntzen Biltzarretan parte hartu zuen biziki ordezkaritzak bi biltzar hauen antolamendu eta jarraipen lanetan. Gabriel Biurrun nafarra dugu 1948an Miarritzeko Biltzarrean ordezkari.
* Itzulpena eta euskara osotuaren sustapena. Donibane Lohitzuneko Kultura Etxearen ideia mahaigaineratuko zion Jose Antonio Agirre Bingen Ametzagari 1955eko abenduan Caracasko Tamanako hotelean.
1949ko krisialdi ekonomikoak bertan behera utziko zituen hamaika proiektu eta amets burutu gabe Uruguain. Krisialdi larri honen ondorioz 1955ean Ametzaga Cara-casera joan eta gero ia desagertu arte baretu zen Montevideoko ordezkaritzako ekintza politikoa eta kulturala Uruguain
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | History > General history > Monografías históricas History > History by epochs > Historia contemporánea History > Specialized histories > Historia de las relaciones internacionales History > Specialized histories > Historia de las ideas políticas | ||||||
Divisions: | UPNA > Ciencias Humanas y Sociales > Geografía e Historia | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5943 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.