Franco Ibarzabal, Helena (2002) Garraio-azpiegiturako politikak eta lurralde-eredua. Euskal Herriko kasurako aplikazioa. Other thesis, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Izenburuak berak aurreratzen duenez, tesi honen azken xedea egun sustatzen ari diren garraio-azpiegiturako politikak eta horien azpian dagoen lurralde-ereduari buruzko azterketa sakona egitea da.
Azpiegituren alorra zabalegia izaki, arreta garraiokoei zuzentzea erabaki dugu. Ikergaia denbora eta espazioaren aldetik mugatu dugu halaber. Horrela, 90eko hamarkada hartu dugu erreferentzia nagusitzat. Eta lurraldeari dagokionez, Euskal Herriaren gaineko politika eta egitasmoak, nahiz eta praktikan, eta errealitate administratibo zatikatuak lurralde osoa modu orekatuan jorratzea oso zail egiten duela kontuan izanda, Euskal Autonomia Erkidegoak gainerakoek baino pisu handiagoa hartu duen.
Azpiegiturek, oro har, protagonismo ikaragarria lortu dute azken hogei urteetan mendebaldeko herrialde industrializatuetan. Gobernu desberdinek beren lurraldearen garapenerako aurkezten dituzten politiken barne, azpiegiturak lehen mailako tresna bilakatu dira. Izan ere, globalizazio eta liberalizazioaren garaian arlo ekonomikoan gertatzen ari den berregituraketak espazioaren definizio eta antolaketa mota desberdin bat du beharrezko; eta azpiegitura politika osagai garrantzitsua bilakatu da eratzen ari den espazio berri hori lortzeko bidean.
Mundu mailako berregituraketa horretan, eta berarekin dakarren Nazioarteko Lan Zatiketa Berrian, mendebaldeko herrialdeei egokitu zaien funtzio nagusia honakoa da: berrikuntzarako eta kontrolerako gune izatearena. Horren ondorio espaziala argia da: hiri/metropolietan kontzentratutako ereduak bultzatuko dira, aldi berean mundu mailako gune nagusien artean konexio eraginkorrak bermatuz. Azpiegitura politikak berregituraketa honetan guztian duen funtzionaltasuna eta, bidenabar, mugak ere aztertzeko asmoz egin dugu eskuartean duzun ikerlan hau.
Metodologiari dagokionez, ikerketa egun Erregio-Ekonomiaren alorrean garatzen ari diren joera berri nagusien haritik bideratu nahi izan dugu, horrela ekonomiaren ikuskera sozialagoa ez ezik multidisziplinarragoa ere barneratuz. Sareen bidezko hurbilketa oinarrizkoa gertatuko da gure hausnarketan.
Testuinguru horretan kokatuta, gure ikerketaren helburua izan da honako hipotesiak Euskal Herriko kasurako egiaztatzea edo, aldiz, zalantzan jartzea:
I. azpiegitura politikek egun kokatze eta garapen ekonomikoaren alorretan nagusitzat hartzen diren joerak (hots, nazioarteko esparrua eta tokikoa sustatzea) gauzatzen eta indartzen laguntzen ote duten;
II. azpiegitura sare egokia izatea nahikoa ote den lurralde baten garapena sustatzeko, eta ez izatekotan nola osatu beharko litzatekeen; alegia, zeintzuk izango liratekeen harekin batera abiatu beharreko neurri eta ekimenak;
III. azpiegituren finantziazioan eta sektore publikoaren esku hartzean egun nagusitzen ari diren joera berriek zer nolako eragina duten azpiegitura politikan eta, hortaz, lurralde-ereduan.
Euskal Herrian bultzatzen ari den lurralde-ereduaren inguruan, gure ustez, Bilbo metropolitarraren sustapenerako proiektua agertzen zaigu lehen mailako tokian; alegia, Bilbo izango litzateke euskal lurraldearen lehiakortasuna gehitzeari begira sustatzen ari den hiri-eremua, nazioarteko metropoli baten ezaugarriak lor ditzan egitasmo eta jarduketa-neurri askoren helburu, hortaz.
Bilbo metropolitarraren sustapenerako estrategia horretan, hirigintza-jarduketa handiak eta proiektu enblematikoekin batera, izugarrizko garrantzia izaten ari dira garraio-azpiegiturak. Horien artean bereiz ditzakegu kanpoarekiko komunikazio efizientea ahalbidetuko duten ahalmen handiko azpiegitura proiektuak (Bilboko aireportu eta portuaren zabaltzeak, euskal Ya, Eibar-Gasteiz autobidea); eta bestetik, Bilbon sartzeko bideen eta eremu metropolitarraren barneko komunikazio bideen hobekuntza nabarmenak (Bilboko Metroa, besteak beste). Proiektu jakin horien inguruan burutu dugu, hain zuzen ere, geure hausnarketa praktikoa
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Economic Sciences > Sectorial economics > Transporte y comunicaciones Geography > Economic geography > desarrollo regional | ||||||
Divisions: | UPV/EHU > Ciencias Económicas y Empresariales > Economía aplicada | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5866 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.