Logotipo Hedatuz

La tradición euskaldun fededun. Misiones y moral integrista (17891839)

Altuna Lizaso, Mª Belén (2001) La tradición euskaldun fededun. Misiones y moral integrista (17891839). Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Tesi honek lehenik eta behin Euskal Herrian XVIII-XIX. mendeetan nagusi izan diren ideia moral eta erlijiosen historia garatzen du, beti ere ideia horien inplikazio politiko eta ideologikoak oso kontuan izanik. Erregimen Zaharraren krisialdiko euskal fenomeno kontrailustratua -eta oinarrian duen integrismo erlijiosoa- du batez ere aztergai. Ikerketaren abiapuntua Zarauzko Misiolari Ikastetxeko (1746-1840) frantziskotarrek euskal herri guztietan eman zituzten misiotako sermoiek, garai horretako beste apaiz eta fraileek euskaraz idatzi zituzten obrek eta Euskal Elizaren estrategia pastoral ezberdinen analisiak osatzen dute. Garbi dago Euskal Herriaren benetako ebanjelizazioa, hau da, Trentoko katolizismoak erabakitako berrikuntzak eta dotrinaren barneratzea, ez dela bete-betean gauzatzen XVIII. mendera arte. Baina batez ere krisi orokorreko garai hori izan zen (ondo-ondoan dugun Frantzian Iraultzak eztanda egin zuenetik -1789- lehenengo gerrate karlista bukatu bitartean -1839- igaro ziren berrogeita hamar urte erabakigarri horiek, alegia) euskal jendearen Elizarekiko atxekimendua zeharo areagotu zuen garaia, euskaldun=fededun identifikazioa mamitu zen denbora.

Gauza jakina da euskal herritarren elizkoitasuna talde identitatearen ardatz bihurtuko dutela karlistek nahiz Sabino Aranaren nazionalismoak, eta indar handia izango duela XX. mendearen erdialdera arte. Identifikazio hau gauzatzeko, krisialdi garai horretako zenbait elizgizonek XVI. mendetik zetozten euskal mitoak (jatorrizko monoteismoa eta kristautze goiztiarra, baskokantabrismoa, tubalismoa, euskararen iturburu biblikoa...), eta euskararen eta euskal baserritar katolikoaren gorazarrea uztartu zituzten, besteak beste. Peru Abarca euskaldun baserritar zintzoaren paradigmatzat aurkeztuko du Juan Antonio Mogelek eta bera izango da indarrean jartzen den baserriideologiaren zabaltzaile ezagunetariko bat, baina ez bakarra; izan ere, beste estrategien artean, elizgizon euskaltzaleek garatzen duten erretorikan, nekazarien lanbidea katoliko zorrotz izan eta zerura joateko zuzenena bezala aurkeztuko da.

Industrializazioaren atarian, ideia ilustratu eta liberalen oldarpean, euskal baserritarrengan proiektatuko dute, horrela, mehatxaturik dakusaten tradizioaren -fede, euskara, lege zahar eta ohitura ezin garbiagoen tradizioaren- zaindaritza. Beti ere moralki ezin zorrotzagoak diren apaizen gidaritzapean, noski. Bekatuaren eta tentaldiaren mundu horixe da tesiaren bigarren zatiak aztertzen duena: teodizea integrista eta garaiko gaizkien interpretazio probidentzialista, "deabruaren" indar galtzea, superstizioaren kontrako borroka, hamar aginduen kasuistika, gizakia etengabe errudun, adin txikiko eta Elizaren menpeko egiten duen diskurtsoa, aitortzaren eta bihotzeko otoitzaren erabilera, Purgatorioaren eta indulgentzien dinamika, haragiaren bekatuaren gorabeherak, emakumeen papera, edo plazako dantzen aurkako gurutzada morala, gai batzuk aipatzearren

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: Ethics > Ethics of individuals > Ética religiosa
Ethics > Group ethics > Ética nacional
Philosophy > Social philosophy > Filosofía política
History > History by epochs > Historia moderna
Divisions: UPV/EHU > Filosofía y Ciencias de la educación > Filosofía de los valores y antropología social
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorMikel Azurmendi Intxausti.,
Date Deposited: 24 May 2010 17:00
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5811

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.