Logotipo Hedatuz

Pasaiako arrantzaleen lan eta gizarte harremanei buruzko azterketa antropologikoa

Pérez Aldasoro, Pío (2000) Pasaiako arrantzaleen lan eta gizarte harremanei buruzko azterketa antropologikoa. Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Gure doktoretza tesiak Pasaiako arrantzaleen gizarte eta lan munduko harremanen azterketari aurre egin dio, gure asmoa izan da azaltzea arrantza jarduera Gipuzkoako herri honetan nola gauzatu den eta zein ezaugarri gizarteratu dituen, aktore sozialen ikuspegia kontutan hartuta. Oro har, antropologia ekologikotik ekonomiara doan bidea zeharkatu dugu, ekonomia politikoaren zenbait jarrera alboratu gabe. Ikerketa estrategia diferente hauek uztar daitezen saiakera handiak burutu dira ekologia prozesuala delakoaren autoreengandik.

Horretarako bost azterketa-unitate hartu genituen:

1.- Teknika eta lan metodo propioak.

2.- Itsasoari eta lan prozesuei buruzko ezagutzak duen garrantzia.

3.- Erakunde sozio ekonomiko eta gremialak.

4.- Ordain sarien sistema.

5.- Kapitalismoaren bidean, arrantzaren eta beste sektore ekonomikoaren arteko berdintasunak eta diferentziak.

Izan ere, mende honetan zehar aurrerapen teknologiko eta ekoizpenerako hobekuntzak gora joan direla nabaria da eta aurrerapenak baliabide berrien atzetik joatea behartu du arrantzalea, honek jakin izan du lan prozedura eta teknikak garai berrietara egokitzen ekoizpen hobea lortu ahal izateko. Aldaketa honen eredua da arrantza tipologiak igarotze historikoarekin batera izan duen bilakaera, eta erakusten du, bestalde, arrantzaleek badutela itsas-baliabideak agertzen duen muga naturala gailentzeko joera.

Pasaiako arrantzuntzietan garatu diren modalitate ezberdinak mendeetan zehar arrantzaleek eskuratu dituzten jakintza eta ezagupenei esker izan dira. Modalitate hauen elementu anitzak (ekoizpen bideak barne) egokituak izan dira ingurunera eta baita baliabideen ezaugarrietara. Hau da, modalitate ezberdinak ezartzeak baimendu egin du arrantzalea itsasora irten dadila eraginkortasun bermearekin.

Bilakaera honetan arrantzan eman den kapitalismoaren sarrerak ezin izan du beregain hartu ekoizpen faktoreen multzo osoa, kapitalismoaren eraginik garrantzizkoena, gure ustez, teknologia arloan kokatu beharko genuke, zeren ekoizpen indarrek elementu osagarrien kontrol eta planifikazioan gelditu baitira. Kapitalismoaren ezarrera mugatu da, batez ere, ekoizpen indarren kontrol eta egitasmo ez osora.

Jardueraren ekoizpenak duen izaera aldakorrak (kapitalaren arriskua, sarreren irregulartasuna...) eta ekoizleen garapen mailak, lan banaketa zehatzik ez dagoenez, egokitu dute kapitalismoarentzat zatika sistema errentagarria. Zatikako sistemak eta partehartzearen ideologiak kapitalaren bilketa errazten dute, zeren ideologia dela medio langileak armadoreekin loturik ager baitaitezke txarrerako edo onerako. Ideologia honek arrantzaleei irabazietan parte hartzearen ustea sortzen die.

Logikoki, aldaketa hauek guztiak eragina zuzena izan dute sektoreko berezko erakundeetan eta aldaketak direla eta beste elkarte espezialduak agertu dira.

Gure iritzian arrantzak eta itsastar antropologiak aukera anitzak eskaintzen dizkie antropologoei, non etorkizunean ikerlan berriak bidera baitaitezke, itsasertzeko gizarte eta gizakiaren biziei gure interesak fokatzen. Jarduera honen atzean marraztu den giza erretratuak euskaldunak deskribatzeko erabili izan diren zenbait topiko ankaz gora jar ditzake

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: Anthropology > Ethnography and Ethnology > Pesca
Divisions: UPV/EHU > Filosofía y Ciencias de la educación > Filosofía de los valores y antropología social
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorJosé Miguel Apaolaza Beraza,
Date Deposited: 24 May 2010 17:00
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5783

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.