Logotipo Hedatuz

Osasun mentala eta unibertsitateko ikasleak

Barandiaran Arteaga, Alexander (2000) Osasun mentala eta unibertsitateko ikasleak. Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Gaiari buruzko ikerketa gehienetan osasun mentala patologiaren gabeziarekin lotu izan da. Honek esan nahi du patologiarik agertzen ez den bitartean osasun mentala ematen dela aurreikusi izan dela. Tesi honek ez du aurreikuspen hau kontutan hartzen eta osasun mentala modu zabalagoan planteatzen du. Arrazoi hau dela eta, patologia posibleaz eta aldagai soziodemografikoetaz aparte, nire tesian osasun mentalarekin zerikusia duten estresa, ongizatea eta bizitza kalitatea aztertu ditut, baita osasunarekin zerikusia duten tabakoa, alkohola eta gainontzeko drogak ere. Faktore hauek ez dira beste ikerketetan batera aztertu eta osasun mentalarekin lotu. Osasun mentalaren ikerkuntzan beharrezkoa da faktore hauek kontutan hartzea, ez soilik ikasleen osasun mentala aztertzen dugunean, baita gainontzeko populazioetan ere.

Hipotesiei dagokionez, Osasun mentala patologia eza baino zabalagoa dela kontutan hartuta, hipotesi nagusi bezala zera planteaitzen dut: ikertutako ikasleriaren %50 inguruk osasun mentala alorrean gabeziak izango ditu. Honela, patologia ez duten ikasleak, osasun mentalean gabeziak dituztela frogatuko dut. Bigarren mailako hipotesi nagusiari dagokionez, patologia posiblea dut erizpide, eta aurrez egin diren ikerketak hartzen ditut kontutan, batez ere denbora eta tokia kontutan hartuta hurbilen ditugun (J.A. Merino, 1989; Seva, 1990, 1995; Iturriaga, 1995) ikerketetan lorturiko emaitzak. Honela, Unibertsitateko ikasleen %30ak "kasu" psikopatologikoa izateko probabilitatea izango du. Hirugarren mailako hipotesiei dagokionez, hiru dira hipotesi nagusiak: a. Ikasleen gehiengoak bizitza kalitate maila altua erakutsiko dute. b.Ikasleen gehiengoak ongizate maila altua erakutsiko dute. d.Ikasleen gehiengoarentzat estres maila nahiko altua izango da. Laugarren mailako hipotesiei buruz, ikerketa deskribatzailea den neurrian, eta osasunean eragina duten sustantziei dagokionez, aurreko ikerketetan azaltzen diren proportzioak beretsuak agertuko dira. Hala, Tabakoaren kontsumoan laginaren erdiak baino gehiagok egunero erretzen duela azalduko da, eta erretzen dutenen artean gehiengoak 10 zigarro baino gehiago erretzen dutela. Edanari dagokionez, azkeneko ikerketek erakusten dutena kontutan hartuta, ikasleen gehiengoak edan egiten duela azalduko da, eta hauetarik gehienak asteburuetan, eta gizonezko eta emakumezkoen artean ezberdintasunak emango dira. Gainontzeko drogei dagokionez, azken 5 urteetan drogak hartu dituztenen ikaslen proportzioa %30etik gorakoa izango da, eta hartu dituzten hauen artean, gehiengoak produktu kanabikoak hartu izan ditu.

Metodo eta materialei dagokionez, Ikerketa honetan erabili dudan galdesorta orokorra gauzatzeko orduan, Aragoiko Osasun Mentalari buruzko ikerketa gauzatzeko SAMAR-89 proiektu eredua kontutan hartu dut. Baita, Kovessek (1985) Quebecen egindako ikerkuntza, Merinoren (1989) ikerketa, Sevarena (1983), eta batez ere Bizkaiko Kanpusean Iturriagak (1994) burutu zuen ikerkuntza, UPV/EHUko ikasleen osasun mentalari buruz dagoen bakarra dagoelako. Patologiaren atalari dagokionez, aipatu ikerketa guztiek amankomunean duten galdesorta bakarra GHQa da, eta nik ere hori bera hartu dut nire ikerketarako. Galdeketa hau "screening" erakoa da, eta patologia posiblea neurtzen du. Osasun mentalarekin harreman estua duten beste galdesortak hauek dira:Batetik, Ruizek eta Bacak (1993) eratutako "Bizitza Kalitatea" (Calidad de Vida) da. Bestetik, Brengelmann-ek (1981a) "Stresa" proiektuan erabilitako galdesorta erabili dut. Galdesorta honek fidagarritasun maila altua erakutsi du (Alfa: 0´8976) eta oso baliagarria suertatu da aurrez burututako ikerketa pilotuan (Barandiaran eta Guerra, 1998). Aldagai soziodemografikoei dagokionez, hauek dira erabaki ditudanak: Fakultatea, Ikastaroa, Orgutegia, Hizkuntza, Adina, Sexua, Egoera sibila, Lan egoera, Etxebizitza, Bizi lekutik fakultatera dagoen distantzia, eta Aurrekari pertsonalak (Ingreso psikiatrikoak eta Tratamendu psikologikoak). Behaketa klinikoa egiteko kontutan hartu dudan populazioa, UPV/EHUko Gipuzkoako Kanpuseko ikaslegoa izan da. Populazio honetatik 590 subjetuk osatutako lagina ikertu dut. Subjetu hauek 7 fakultateetan banatuak daude: Informatika, Psikologia, Zuzenbidea, Filosofia eta Hezkuntza Zientziak, Kimikak, Enpresa Ikasketak eta Magisteritza.

Azkenik, ondorioen esparruan, eta Hipotesi Nagusiari dagokionez, ikerketa honetan agertzen diren emaitzen arabera, osasun mentala patologia eza baino zabalagoa dela esan genezake, hau da, nahiz eta "kasu" psikopatologikoa ez izan, ikasleek osasun mentalean gabeziak azaltzen dituztela, zehazki estresari, bizitza kalitateari eta ongizateari dagokionez. Sintoma ezak ez du esan nahi osasun mentala ematen denik, eta hauxe bera argi geratu da ikerketa honetan. Ikasleen %50 inguruk osasun mentalaren gabezia erakusten duenaren hipotesia konfirmatzen dela esan dezakegu. Bigarren mailako hipotesiekin lotzea ezinbestekotzat jotzen dudanez, ezin ahaz dezakegu ikertutako ikasleen laurdena baino gehiagorentzat. Osasun mentala modu holistikoan definitu ezkero, ikerketa honetan argi azaltzen da, ikasleen proportzio handiegi batek ondoez psikologikoa bizi duela. Hau da, nahasketa posiblerik ez egoteak ez du esan nahi ikasleen osasun mentala ona denik, baizik eta literaturan maiz gertatu den bezala, ez dela detektatua izan, osasun mentala modu murritzailean ikusi delako. Osasun mentalaren alde patologikoari dagokionez, eta GHQ-28a oinarritzat hartuz, egindako bigarren mailako hipotesia, ikasleen %30 inguru kasu posiblea izango zela zen. Lagin honekin azaltzen den proportzioa ehuneko honetara inguratzen da (%26"1). %30ekoa Bizkaiko Kanpusean lortutako emaitza da. Gipuzkoako kanpusean, ikasle hauen artean, zertxobait baxuagoa dela ikus daiteke. Halere proportzio oso altua dela esan beharra dago. Estresari dagokionez, gehiengoa ez bada ere, ia erdiak estres maila altua erakusten du. Azkenik, Ongizateari dagokionez, gehiengoak ongizate maila altua erakusten du. Osasunarekin zerikusia duten sutantzien esparruan, alkoholaren kasuan, gehiengoak (%94"9) edan egiten du, batzutan bada ere. Batez ere, kontsumo hau asteburuetan ematen da (%52"5). Gaiari buruz aipatu beste ikerketa batzuetan agertzen den bezala, nire ikerketan ere kontsumoa asteburuetan oinarritzen da (Zupiria, 1998; Basabe, 1992). Gainontzeko drogen kasuan, azken 5 urteetan, droga probatu dutenen proportzioa nik iragarritakoa baino askoz handiagoa da (%52"4)

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: UNSPECIFIED
Divisions: UPV/EHU > Psicología > Personalidad, evaluación y tratamientos psicológicos
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorJesús Guerra Plaza,
Date Deposited: 24 May 2010 17:00
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5773

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.