Gorostiaga Manterola, Arantxa (1999) Subjektu elebidunengan testu zientifikoen ikaskuntza eta ekoizpena euskaraz eta gazteleraz: Hizkuntz nagusitasunaren, erabilpenaren eta lorpen historiaren eragina. Other thesis, Universidad del País Vasco.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Testuinguru akademikoan, idazkera maila eta material ezberdinak ulertu eta ikasteko gaitasunak garatzeko testu zientifikoen erabilpenaren garrantzia ukaezina den arren, duela urte gutxi arte, arlo honetako ikerkuntzak ez ditu testuak erabili azterketa material gisa, eta are gutxiago testu zientifikoak. Askoz ere ikerketa gehiagotan erabili dira hitz zerrendak eta esaldiak subjektuen ulertzeko eta oroitzeko gaitasun maila aztertzeko. Testuak erabili dituzten lanen artean, berriz, testu narratiboek testu zientifikoek baino tradizio gehiago izan dute. Era berean, testuak idatziz adierazteko gaitasuna ere oso gutxi aztertu da orain arte. Prozesu kognitibo hauen azterketa bereziki interesgarria da ikasle elebidunen kasuan. Izan ere subjektuek zeregin horiek burutzerakoan, bi hizkuntzetan (gure kasuan, euskaraz eta gazteleraz) lortutako emaitzak konpara daitezke eta honela, euskararen normalkuntza bidean eman beharreko zenbait pausu agerian jarri.
Testuinguru honetan, gure ikerketak hiru helburu nagusi izan ditu:
1) Ikasketak euskal adarrean burutzen dituzten irakaskuntza ertainetako eta unibertsitateko ikasleek euskaraz eta gazteleraz aurkezten duten testu zientifikoen ulermen eta oroimen maila, bi hizkuntza horietako bakoitzean testua ikasteko erabiltzen dituzten estrategia kognitiboak eta testuak idatziz adierazteko duten gaitasuna aztertzea.
2) Subjektuak elebidunak izanik, bi hizkuntzetako testu zientifikoen ulermenean eta adierazpen idatzian zenbait faktoreren eragina aztertzea: alde batetik, prozesu kognitibo horietan elebiduntasunarekin erlazio zuzena duten hizkuntz nagusitasuna, euskararen erabilera soziala eta euskararen lorpen historiaren eragina eta bestetik, ikasketa mota eta ikasitako material motaren eragina.
3) Euskal Autonomia Erkidegoan erabilgarriak izan daitezkeen bi tresna eraikitzea eta psikometrikoki aztertzea: Euskararen Erabilera Sozialari buruzko Galdesorta eta Euskararen Lorpen Historiari buruzko Galdesorta, hain zuzen ere.
Lan honetan erabilitako metodologia kuantitatiboa izan da. Aldagai askeak eta euren mailak, testuaren hizkuntza (euskara-gaztelera), hizkuntz nagusitasuna (euskararen aldeko nagusitasuna-gazteleraren aldeko nagusitasuna), euskararen erabilpena (urria-hedatua), euskararen lorpen historia (aktiboa-pasiboa), ikasketa mota (IEE-UBI- Unibertsitariak) eta informazio mota (lehen mailakoa-bigarren mailakoa) izan dira. Menpeko aldagaiak, berriz, testuaren ikaskuntza eta testuaren ekoizpena izan dira.
Gure ikerketan lortutako emaitza nagusienak ondokoak dira:
- Gure laginak, euskal adarrekoa izan arren, ez du euskararen aldeko abantailarik agertzen testuaren ikaskuntza eta ekoizpen prozesu kognitiboetan.
- Euskararen erabilpenak eta euskararen lorpen historiak testuaren hizkuntzarekin konbinaturik eragin garrantzitsua izan dute testuaren ulermena ebaluatzeko erabilitako galdera aplikatuen frogan. Honela, euskararen erabilpen urria agertzen duten subjektuek erabilpen hedatukoek baino errendimendu hobea lortu dute froga horretako gaztelerazko bertsioan. Bestalde, galdera aplikatuen euskarazko bertsioan, euskararen erabilpen urriko subjektuek erabilpen hedatukoek baino emaitza eskasagoak lortu dituzte. Era berean, euskararen lorpen historia pasiboko subjektuek gazteleraz euskaraz baino hobeto erantzun diote galdera aplikatuen frogari eta froga horren euskarazko bertsioan, euskararen lorpen historia pasiboko subjektuek lorpen historia aktibokoek baino emaitza eskasagoak lortu dituzte.
- Ikasketa mailari dagokionez, euskaraz talde guztiek emaitza berdinak lortu dituzte. Gazteleraz, berriz, maila akademiko altuagoko ikasleek emaitza hobeak lortu dituzte. Bestalde, galdera aplikatuetan unibertsitariek gazteleraz euskaraz baino errendimendu hobea aurkeztu dute.
- Ikasitako informazio motaren araberako desberdintasunak ere aurkitu dira, hots, bigarren mailako informazioa (adibideak eta datuak) lehenengo mailakoa (definizioak) baino hobeto berrezagutzen da.
- Testu ekoizpenari dagokionez, berriz, bi efektu agertu dira: 1) subjektuek gaztelerazko testuan euskarazkoan baino hiztegi aberatsagoa aurkeztu dute, nahiz eta oso efektu garrantzitsua ez dirudien eta 2) gazteleraz sistematikoki euskaraz baino ortografi akats gehiago egin dituzte subjektuek.
- Bukatzeko, ikerketa honetarako sortutako Euskararen Erabilera Sozialari buruzko Galdesortaren eta Euskararen Lorpen Historiari buruzko Galdesortaren ezaugarri psikometriko egokiak direla eta, tresna erabilgarriak izan daitezkeela aipatu behar dugu.
Ikerketa honetan lortutako emaitzen arabera, euskararen normalizazio prozesuan eman beharreko zenbait urrats agerian jartzen dira. Honela, euskarazko testu zientifiko gehiago ikasleen esku jartzea ezinbestekotzat hartzen dugu. Bestalde, adin ezberdinetako haur eta gazteek euren bizitzako arlo eta aktibitate guztietan euskara erabiltzeko aukera izan dezaten plangintza bereziak antolatzea ere onuragarria izan daitekeela deritzogu.
Ikerlan hau "Euskal Gizartearen Egoera" Sarira aurkeztu zen 1999ko deialdian eta Sari horren irabazlea gertatu zen
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Psychology > Educational psychology > psicolingüística | ||||||
Divisions: | UPV/EHU > Psicología > Psicología social y metodología de las ciencias del comportamiento | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5740 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.