Lekuona Jimenez, Iñaki (1999) Hezkuntza proiektua: lanketa prozesua ikastolen esparruan. Other thesis, Universidad del País Vasco.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Helburua: Ikerketa honen helburua Ikastolen eremuan Hezkuntza Proiektuaren lanketa prozesua analizatzea eta amaierako dokumentuak zer-nolako sinesgarritasuna eskaintzen duen aztertzea izan da. Ikertzailearen (doktoregaia) iritziz, proiektua lantzeko interesaz eta hura edukitzeko beharraz Eskola elkartean egiten den sentsibilizazio etengabeak zuzen eragiten dio prozesuan zehar lor daitekeen inplikazioari eta, ondorioz, prozesuaren bukaeran dokumentuari egingo zaion ezagutzari.
Zer: Ikertzailearen Hezkuntza Proiektuari buruzko hasierako kontzeptualizazioa honako hau zen: "Eskola elkarteak adostutako dokumentua da, guztion parte-hartzearekin osatua, eta ikastola ikastolen mugimenduko kide den hezkuntza erakunde gisa aurkezten du; hezkuntza jardueraren esparru eta erreferente nagusi gisa balio du eta baita beste dokumentu batzuk garatzeko ere, bai izaera curricularrekoak direnak bai gestioari eta funtzionamenduari dagozkionak".
Metodologia: Aukeratu eta erabili den metodologiari buruz, paradigma kualitatiboaren alde egitea erabaki nuen, zehatzago esanda, bi kasuren azterketa interpretatiboaren alde. Tokian tokiko lana bi kasu-ikastolatan egin zen, Egape (Urnieta) eta Jakintza (Ordizia), eta horixe izan zen informazioa biltzeko funtsezko tresna.
Zer egin horretako bi Ikastola horietan sortutako batzordeetan, ikertzailearen rola kanpoko laguntzailea izan zen, tokian tokiko lanak iraun zuen bitartean, bere eginbeharra aholkulari teknikoarena izanik, eta informazioa biltzeko teknika gisa behaketa parte-hartzailea erabiliz.
Informazio iturriak: Batzordeko kideek, bilera bakoitzaren bukaeran, taldearen jarrerari buruzko balorazioa egiteko galde zerrenda samur bat betetzen zuten. Ikertzaileak bere egunkarietan jasotako balorazioei eta batzordeetako kideek tokian tokiko bileretako galde zerrenden bidez azaldukoari Hardvard Graphics programa informatikoa aplikatu nien, eta horrela lortu nuen aurrez ezarritako bost kategoriei buruzko oszilazio-grafikoak: aurretiazko interesa, parte-hartzea, ekarpen kualitatiboak, jarraitzeko motibazioa eta aurreikusitako zailtasunak.
Tokian tokiko informazio hori osatzeko, behin lanketa prozesuak amaitu eta gero, batzorde bakoitzarekin talde elkarrizketak egin nituen. Horretaz gain, eta informazio iturri osagarriak gisa, ikerketako momentu desberdinetan biztanleria-ikastolek betetako hiru galde zerrenda erabili ziren: azterketaren hasieran, zuzendarien prestakuntzarako mintegian betetakoa eta lana burututakoan.
Datuen analisia: Lan hau garatzeko erabili nuen egiturak lau elementu biltzen ditu: faseak, tresnak, kasuak eta alderdiak. Tokian tokiko lanean oinarrituta bildutako informazio guztia zorrotz-zorrotz landu zen eta zehatz-mehatz aurkeztu zen. Datuen analisiarekin batera triangulazio ezberdin batzuk ere egin nituen.
Emaitzen integrazioa: Atal hau, aipatutako egitura berari jarraituta egin zen, lau puntuak -faseak, tresnak, kasuak eta alderdiak- batera hartuta eta, beraz, azken ondorioak izango zirenen hurbilketa nabarmena izan zen. Bestalde, erabilitako informazio iturrien emaitzei dagokionez, ikertzaileak horietako bakoitzaz egin zuen interpretazioa Tesi txostenean adierazten da. Informe honen amaieran berriro heltzen nien tesi proiektuan planteatu nituen galderei, bigarren mailakoak zein funtzezkoak direnak analizatuz eta interpretatuz.
Ondorioak: Bi kasu-ikastolen analisi interpretatibo paralelo eta independentea egin nuen -konparaziozko azterketetan sartu gabe-, bai estamentu organoen jarrerei dagokienez (lanketaz arduratu ziren batzordeak, zuzendariak, klaustroak, gestio batzordeak, familiak eta aholkularia), bai prozesuan garrantzitsuak izan diren beste alderdi batzuei dagokionez (ikastolen publifikazioa, prozesuko sentsibilizazioa, metodologia eta dokumentua emaitza gisa).
Sentsibilizazioaren sistematizazioa nabarmentzen nuen, harengan eragiten den unearen arabera, lau motatan desberdin behar dela adierazten nuen: aurresentsibilizazioa, hasierakoa, unean unekoa eta prozesukoa.
Prozesuko sentsibilizazio etengabea eta eskola elkartearen inplikazioa eta parte-hartzea dokumentuak eskaintzen duen sinesgarritasunarekin erlazionatzeko azken ahalegina egin nuen ondorengo ideia nagusi hau adieraziz: "Ikastola bateko Hezkuntza elkarteak Hezkuntza Proiektua bere egingo du eta ikastolaren dokumentu adierazgarria dela onartuko, baldin prozesuko sentsibilizazioa modu jarraituan eta etengabean garatu bada eta esparru-dokumentua lortzeko prozesuan egin den inplikazio eta parte-hartze planteamenduarekin batera burutu bada".
Iradokizunak: Aurrerantzean egin daitezkeen ikerketarako gomendio batzuk egin nituen eta, horietaz gain, indar-ideia gisa, izaera zehatzagoa duten beste batzuk ere agertzen nituen eta, zenbait kasutan, baita baldintza gisako beste batzuk ere, hezkuntza proiektuak lantzeko etorkizunean sor daitezkeen prozesuetan kontuan hartu beharrekoak
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Pedagogy > Organization and planning of education > Organización y dirección de las instituciónes de educación Pedagogy > Organization and planning of education > Educación vocacional y entrenamiento | ||||||
Divisions: | UPV/EHU > Filosofía y Ciencias de la educación > Didáctica y organización escolar | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5720 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.