Apodaka Ostaikoetxea, Eduardo Jesús (1999) Euskaldunen norgintza politikoa eta norbanakoaren gizarte-irudikapenak: ni nazionala eta ni hutsaren artean. Other thesis, Universidad del País Vasco.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
"Ni-ari" buruzko tesia duzue hau, "ni euskaldunari" buruzkoa. Zergatik "niaz" eta ez euskalduntasunaz edo euskal nortasunaz? Lehenengoz, tesiaren analisi maila psikosoziala delako: nortasunaren eraikuntza (norgintza) errealitatearen eraikuntzaren alderdi bat da; gizarte elkarrenkintzaren emaitza nahiz erapidea den alderdia. Eta, bigarrenez, ikuspegi historiko eta soziologikoa uztartu direlako: Modernitatean pertsonak gauzatzeko molde berezi bat sortu da, "ni burukontrolatuak", autonomoak eta erantzuleak, helburu eta eredu dituen norgintza bat. Norgintza hau esparru erlijiosoan jaio ostean esparru politikoan objektibazioa lortu zutenengan "psikologizatu" zen: arima, subditoa, hiritarra eta ni hutsa edo abstraktua... katea bereko uztaiak izanik ere, ez dira denontzat berdin uztartu. Norbanakoaren erapideak eta erakunde soziopolitikoak elkarri loturik daude: nork bere nortasuna irudikatzeko dituen baliabideak egoerari loturik daudelarik egoera bera ere baliabide horien arabera ulertuko da. Esaterako, "norbanako hutsaren diskurtsoa" eremu publikoan berdintasuna lortu dutenek erabiliko dute gehien (bat datoz bere norberatasuna eta nortasun zentro soziopolitikoaren eredu nagusia). Berdintasunik lortu ez dutenek, ordea, nortasun politiketan dihardute, hots, norberarengan kasuan kasuko botereak duen eraginari aurre egingo diote eta agerian utziko dute "ni abstraktu pertsonal" hura ez dela abstraktua (ezaugarri jakinez jantzita baitago), ezta pertsonala ere (funts soziopolitikoa baitu).
Nortasunak irudikatzeko prozesuak aztertu ondoren, gizarte modernoetako (eta postmodernoetako) nigintzaren jardun eta diskurtsoak bildu eta trinkotu egin dira hiru irudi hauetan: norbanako hutsa, nazio norbanakoa (hiritarra) eta nartzisista. Irudikapenok erabili dira kanpolanean diskurtsoaren analisirako Weber-en tipo idealen antzera (Moscovici-ren "gizarte-irudikapenen teoriaren" urratsei jarraituz, urrats metodologikoak bailiran). Kanpolana, beraz,
"kasu analisia" da: nitasun baten azterketa. "Ni euskalduna" dinogunean atzean dauden erro soziopolitikoak azaleratu nahi dituen azterketa: gizarte modernoetako "nigintzaren" argitara, euskal nortasunaren sorrera politikoa eta gaurko "ni euskaldunaren" diskurtsoa azaltzeko.
Bi unetan garatu da lan hau: lehenengoan aztertu da, euskaldunak nola hasi ziren "norgintza modernoa" beren buruari ezartzen; eta zer dela eta hainbatek eutsi zion norgintza molde horretan euskaldun izateari. Gaurko euskal nortasuna euskaraz hitz egiten zuen jendearen modernizazioan jaio zen. Modernizazio hau, jende xumearen hezkuntza bezainbat auzo elkargo txikiak nazio-estatuaren menpera eta industria-sistemara baitaratzea izan zen. Berauetan "norbanatu" ziren euskaldunak. Nonbait, "norbanako" bihurtu ziren espainiar eta frantziar estatuen eraginez. Honek, jakina, euskarari eta hainbat kultur molderi uko egitera behartu zituen. Halere, prozesu hori, "naziogintza", ez zen erabat burutu eta, kontrakarrean, XIX mendean sortu zen «euskal nazio tradizioa». Irudikatu baina ez gauzatu. Harez gero, irudikapen-gauzapen tensioaren etenaldiek markatu dute diskurtso-komunitate euskaltzalea. Subjektibatuta, familian, lagunartean... eutsi zaio euskal nortasunari; hola berrasmatu da, gaur arte, tradizio agoniko batean.
Bigarren unean, euskal nortasunaren diskurtsogaiak aletu dira, hainbat testutako diskurtsoa aztertuaz (literatura, prentsa eta elkarrizketak). Euskalduntasun modernoaren erro politikoa azaleratu ondoren, nortasun hau bilbatzen duten jardun eta irudi diskurtsiboak zehaztu dira.
Ondorio gisa esan daiteke, oraindik ni euskaldunaren eginkizuna, foruzaletasunak eta abertzaletasunak eraiki zuten irudikapenaz egiten dela: ni euskal nazio-norbanakoaren edo hiritarraren irudikapenaz, hain zuzen. Euskalduna nortasun diskurtso berri baten zentroan kokatu zuen nazionalismoak: XIXko euskaldun burugutxietsia eta XXko euskaldun harroa edo ezaxola bereizten dituena «hiritartasuna» deritzon modernitatea da. Bestela: kendu euskalduntasuna politizatzen duen diskurtsoa eta euskara hizkuntz baztertu eta gizarte-proiekziorik gabekoa izango litzateke, inolako politizatze edo nazionaltzerik izan ez duten hizkuntzetan beste bat. Gaurko Ni euskalduna, beraz, ni euskal hiritarraren irudikapenetik eratorri da. Bi nortasun hauek elkar elikatu badute ere, ni euskal nazio-norbanakoak eragon du ni euskalduna Modernitatearen nortasun-esparru sinbolikoan. Baina zergatik dituzte euskaldunek, oraindino erabilgai, Ni euskal hiritarraren baliabide diskurtsiboak nortasunaz kontu ematean? Euskal Nazioaren diskurtso-komunitatean gizarteratutako askok botere eta dinamika soziopolitikoek euskalduntasunari ezarritako mugekin egiten dute topo. Baina "topo egite" horren kausa ez da egoera bera, diskurtsoa baizik: euskaldunek ere, Modernitatearen ereduaren neurrira, ni oso eta huts bat izateko "hiritarra" izan behar dutela diotsen diskurtsoa
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Psychology > Social psychology Sociology > General sociology | ||||||
Divisions: | UPV/EHU > Ciencias Sociales y de la Información > Sociología | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5710 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.