Logotipo Hedatuz

Diskurtso instituzionala eta independentista euskal abertzaletasunean: independentzia, autodeterminazio eta autonomiari buruzko diskurtsoak Egin eta Deia egunkarietan, Konstituzioaren eta Gernikako Estatutuaren aurrean

Gutiérrez Paz, Miren Arantza (1998) Diskurtso instituzionala eta independentista euskal abertzaletasunean: independentzia, autodeterminazio eta autonomiari buruzko diskurtsoak Egin eta Deia egunkarietan, Konstituzioaren eta Gernikako Estatutuaren aurrean. Other thesis, Universidad del País Vasco.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Doktorego-tesi honetan abertzaletasun independentista eta instituzionalaren diskurtsoak aztertu dira. Azterketa hau Konstituzioaren eta Gernikako Estatutuaren hauteskunde-kanpainetan kokatu zen, hauen inguruan Euskal Herriaren definizioa eztabaidatu baitzen. Era berean, ikerketa egiteko orduan, Egin eta Deian argitaraturiko iritzi-artikuluak aukeratu ziren, bi egunkari hauek abertzaletasun ezberdinen diskurtsoak jaso baitzituzten.

Alain Badiouren gertakizunaren teorian eta Rousseauren nazio politikoaren kontzeptuan oinarrituta, ikertzaileak bi motatako diskurtsoak ikertu ditu: alde batetik, egiturari dagokiona, abertzaletasun instituzionalarena, eta, beste aldetik, gertakizunean sortutakoa, egiturarik kanpo dagoena, hots, abertzaletasun politiko edo independentistarena.

Beraz, eta ikerketa-objektuak erabilitako metodologia baldintzatzen duenez, ikerketa koalitatibo klasikoa erabiltzeaz gain, ikertzailea psikoanalisitik bereganatutako ikerketa sintomatikoa deiturikoaz baliatu izan zen, testuetatik ezezik, diskurtso osotik ondorioak inferitu ahal izateko. Ondorio nagusiak honako hauek izan ziren:

Bi nazionalismoen diskurtsoen arteko ezberdintasunak argi azaldu ziren:

- Abertzaletasun politikoaren ikuspuntutik, independentziaren ideia defendatu zen, batez ere Gernikako Estatutuaren erreferendu-kanpainan. Abertzaletasun instituzionalaren diskurtsotik, berriz, independentzia helburu utopiko modura aurkeztu zen, prozesu autonomikoa aukera erreal gisa bultzatuz.

- Euskal Herriaren existentzia ere modu ezberdinez ulertu zuten bi diskutso abertzaleek: independentistek Euskal Herria errealitate modura ulertzen zuten bitartean, abertzaletasun instituzionalaren diskurtsoetan, aldiz, Euskadi egiteke zegoen egitasmoa zen. Lehehengoek Estatutua naziotasuna guztiz garatzeko mugapena izan zitekeela azaltzen zuten bitartean, abertzaletasun instituzionalak euskal erakundeen aldeko apostua egin zuen hasieratik, zentzu horretan Estatutuaren onarpena nazioa eraikitzeko lehenengo urrats modura aurkeztu zuen. Ikuspuntu independentistan, berriz, herria, subjektu politikoa, zegoen nazioaren sustraian.

- Proiektuaren bideragarritasunak ezarri zuen bi nazionalismoen arteko ezberdinatasuna. Ezker abertzaleak eremu konstituzionalean oinarrituriko prozesu osoaren legitimazio-falta salatu zuen. Abertzaletasun moderatua, berriz, proiektu autonomikoaren bideragarritasuna aurrikusiz, autonomiaren alde agertu zen, eremu konstituzionala errefusatu arren.

- Zentzu horretan zenbakien edo kopuruen legitimitatea erabili zuten argudio gisa erakundeen aldeko alderdiek, proiektu autonomikoaren bideragarritasuna lortzeko indar-metaketa aldarrikatuz. Abertzaletasun independentistaren diskurtsoan, aldiz, zenbakiak ez zuen garrantzi handirik, herriaren kontzientziak edo subjektuaren kontzentziak baizik; hau da, elementu subjektiboa (nazioa izateko borondatea) aldarrikatzen zuten kopuruaren gainean

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: History > Specialized histories > Historia de las ideas políticas
Divisions: UPV/EHU > Ciencias Sociales y de la Información > Periodismo
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorAntton Azkargorta Aretxabala,
Date Deposited: 24 May 2010 16:59
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5663

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.