Erriondo Korostola, Lore (1993) Afasiko elebidunen hizkuntz trebetasunen azterketa. Other thesis, Universidad del País Vasco.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
"Afasiko Elebidunen Hizkuntza Trebetasunen Azterketa" tesiaren aztergaia, afasiak jotako subjektu elebidunen (euskara/gaztelera) hizkuntza trebetasunen azterketa da. Lehenengo aldia da mota honetako azterketarik -euskara/gaztelera elebiduntasuna- egin dena. Orain artean, egin da honen antzekorik munduan zehar beste hizkuntzatan baina batez ere, kasu bakaneko azterketa klinikoak izan dira edota hauen bilketatatik eratorritakoak.
Tesiaren gaia izan den ikerketa hau, mundu mailako beste proiektu zabalago batean egon da kokatua, Canadako Montraleko McGill Unibertsitateko Michel Paradis irakasleak -tesiaren zuzendariakoordinatuta. Aipatu proiektu honek, elebidunen afasia aztertzea zuen helburu, eta honetarako, hizkuntza nahaste hau -afasia- elebidunengan aztertzeko, BAT (Bilingual Aphasia Test) jatorrizko neurketa tresna, EAJ (Elebidunentzako Afasia Testa) gure artean, sortu zuten Henry Hé caen eta Michel Paradis-ek elkarlanean. Gure betebeharra nazioarteko proiektu honetan, elebidun/eleaniztunen afasia aztertzeko neurketa tresna euskarara egokitzea zen batetik eta euskara/gazteleradunen afasia aztertzea bestetik. Dagoeneko, euskara barne delarik, 72 hizkuntzetara egokitu da froga hau. Berau erabili dugu gure 59 subjektu afasiko elebidunengan hizkuntza/k aztertzeko.
Gure azterketako subjektuak elebidunak dira guztiak; hau da, euskara eta gazteleraren jabe dira. Jatorrizko hizkuntza euskara dute ia denak, baina gazteleraz izan dira alfabetatuak eta ez aldiz euskaraz, hizkuntza honetan jaso baitituzte jaso dituzten eskolak.
Burututako azterketei dagokienean, espreski E.A.J. frogaren erantzunen azterketa estatistikoetarako Montrealen (Canada) sortutako MAC BAT berezko aplikapen informatikoa erabili dugu bai eta SPSSX azterketa estatistikoetarako programa bilduma ere.
Ondorioak nagusiak aipatzearren, adinari dagokionean, gazteenak dira orokorrean berreskuraketa onena agertzen dutenak, garunaren malgutasuna dela bide.
Lateralizazioaren gaiari helduta, elebidunengan, elebakarren modu eta neurri berean agertzen direla kalteturik hizkuntzak esan genezake; eta ondorioz, bi hizkuntzak nagusiki ezkerraldean lateralizaturik daudela.
Lehenengo berreskuratzen den hizkuntza jatorrizkoa dela batzutan ikusi dugu, erabiliena bestetan (bera ez denean) baina zenbait kasutan, terapian erabilitako hizkuntza da gaisoak lehenik eta batzutan bakarrik berreskuratzen duena eta gure kasuan orain arte gaztelera izan da sistematikoki eta beti berreskuraketa terapia egin den kasuetan erabili den hizkuntza bakarra. Gure ustetan garrantzi berezia du honek, gaisotasunarekin zerikusirik ez duelarik, ondorio larriak izan ditzakeelako subjektuarentzat
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | UNSPECIFIED | ||||||
Divisions: | UPV/EHU > Filosofía y Ciencias de la educación > Teoría e Historia de la Educación | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 16:59 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5634 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.