Logotipo Hedatuz

Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza: Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-1936)

Erize Etxegarai, Xabier (1997) Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza: Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-1936). Other thesis, Universidad del País Vasco.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Ikergaia. Nafarroako euskararen historia 1863tik 1936ra.

Gaiari buruzko ikerketen aurreko egoera. Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa egin gabe zegoen, ekarpen baliotsuak izan arren. Nafarroako historiografia orokorrak ez du euskararekiko ardurarik erakutsi. Euskararen historiografian -eta baita herri hizkuntzei buruzko nazioarteko soziolinguistikan ere- kezka nagusia atzerakada azaltzea zen: "hizkuntzaren heriotzaren ikerkuntza-programa" deitzen dudana. Soziolinguistika historikoa disziplina gisa ia finkatu gabe zegoen.

Erronka intelektuala euskararen bizitza ikergai bihurtu eta bilakaeraren subjektutzat euskaldunak, euskal hizkuntz komunitatea, hartzea zen, azpian sakoneko prozesu komunitarioak izan direla jakinik.

Iturriak. Muina Uitzi herriko landa-ikerketan izan zen. Bestelako iturriak: herri literatura; Bonaparte printzearen lekukotasunak; artxiboak; garaiko argitalpenak; erroldak.

Metodologiaren ezaugarriak: soziolinguistikaren kontzeptuak historiaren azterketara egokitzea, lan konparatiboa eta disziplinartekotasuna. Erabilitako tekniken artean ahozko historia, teknika soziologiko kualitatiboak eta diskurtsoen azterketa daude.

Erdal komunitatearen unibertso ideologikoaz jabetzeko herri indoeuroparren ideologia, Frantziako Iraultza, Nafarroako Erresumaren hizkuntz tradizioa eta XIX. mendeko hizkuntz ideiak landu nituen. Ondorio nagusiak:

1. 1863. urtean euskaldunak 90.000 inguru ziren (% 30) eta 1936.ean 61.000 inguru (% 17).

2. Euskal hizkuntz komunitatearen bizitasuna eta hauskortasuna historian zehar. Euskarak bizirik iraun du azpian komunitate egituratu bat izan duelako. Bertan euskalduna izatea balore bat zen eta portaera linguistiko euskalduna garatzen eta transmititzen zen. Gaztelaniari toki bat egiten zitzaion, baina euskarari uko egin gabe, bigarren hizkuntza bezala. Oso hauskorra zen, bestalde, euskal hizkuntz komunitatea, eta horri zor zaio hainbat tokitako euskararen galera.

3. Erdal hizkuntz komunitateak, Nafarroatik hasita, oso gogor jokatu du euskararekin, nagusitasun konplexua zuen eta presio handia egiten zuen gaztelaniaren alde maila guztietan: baloreen mailan, euskalduna izatea gutxietsiz; euskal komunitatearen hauskortasuna eta desegituraketa areagotuz; gaztelania ikastea, hautatzea eta erabiltzea bultzatuz; eta euskal hizkuntz komunitatearen jarraipena oztopatuz.

4. Nafarroako hizkuntz desoreka estrukturala. Nafarroa historikoki erdal mundutik pentsatua eta eratua izan da, eta linguistikoki bere zerbitzura. Erdarari bere garapen osoa bermatzen zitzaion bitartean, euskarak ia itxita aurkitu ditu garapenaren bideak nafar gizartean.

5. Nafarroako euskararen aldeko lan eta mugimenduen kalitatea, garrantzia eta gaurkotasuna

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: UNSPECIFIED
Divisions: UPV/EHU > Filología, Geografía e Historia > Filología vasca
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorPello Salaburu Etxeberria,
Date Deposited: 24 May 2010 16:59
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5633

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.