Logotipo Hedatuz

Emakume eta gizonen berdintasuna irakasleen formazioan: Gasteizko Irakasle Eskolaren kasua.

Aristizabal Llorente, Pilar (2010) Emakume eta gizonen berdintasuna irakasleen formazioan: Gasteizko Irakasle Eskolaren kasua. PhD thesis, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

[img] PDF (Emakume eta gizonen berdintasuna irakasleen formazioan: Gasteizko Irakasle Eskolaren kasua)
Download (5Mb)

    Abstract

    Tesi honen helburu nagusia da, Gasteizko Irakasle Eskolako 3. mailako ikasleek zein irakasleek, gizon eta emakumeen berdintasuna nola hautematen duten mugatzea, gai honi buruz dituzten usteak eta gogoetak ezagutzea eta formazioa hobetzeari begira egiten dituzten proposamenak jasotzea. Bestalde, generoari eta neska-mutilen berdintasunari tradizionalki Hezkuntza Sisteman eman zaion trataera ezagutzea. Ikerketa hau, kasu azterketa bat da, Gasteizko Irakasle Eskolako Kasua, hain zuzen ere. Irakasle Eskolako egoera errealitate horren partaideen begietatik ezagutu eta ulertu nahi da.

    Informazioa galdetegien bitartez jaso da ikasle zein irakasleengandik, eta, hainbat eztabaida-talde burutu dira eurekin galdetegian jasotako informazioa osatzeko eta alderatzeko.

    Datuen azterketarako NVivo 8 programa erabili da, batez ere, kategorizazioa egiteko.

    Ondorioek erakusten dute ikasleen ustez hezkuntzan desberdintasunik ez dagoela eta ez dutela lehentasunezko gaia ikusten eta. Modu berean erakusten dute, kontziente ez izan arren, ikasleek generoko estereotipoak oso barneratuta dituztela eta zailtasunak dituztela desberdintasunak eta egoera diskriminatzaileak antzemateko.

    Irakasleen aldetik, ikasgai baten falta nabarmentzen da, baina, ekimenak aurrera eramateko ahalmena eta gogoa dagoela ikusten da.

    Tesiaren amaieran hemendik aurrera zabaltzen diren lan-ildoak aipatzen dira.

    Item Type: Thesis (PhD)
    Uncontrolled Keywords: irakasleen prestakuntza, berdintasuna
    Subjects: Pedagogy > Educational theory and methods
    Divisions: UPV/EHU > E.U. de Magisterio > Didáctica y Organización Escolar
    Contributors:
    ContributionNameEmail
    DirectorBilbao Bilbao, Begoña
    DirectorPerez Urraza, Karmele
    Date Deposited: 24 Jul 2012 14:12
    Last Modified: 24 Jul 2012 14:12
    URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5991

    Personal del repositorio solamente: página de control del documento

    ¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.