Pikabea Torrano, Iñaki (2002) Ikas-estiloen eta ikas-estrategien garrantzia euskara-ikasle helduengan. Other thesis, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
1. Sarrera
Gaur egun, jakin badakigu hizkuntza bat ikasteko garaian arrakasta edo porrota ez dela bereziki metodo-arazoa, pertsona-arazoa baizik. Eta pertsona esaten dugunean, bere osotasunean ari gara: gaitasun, motibazio, nortasun, jarrera, ezaugarri kognitibo, estrategia... Hortik sortu dira ikerketa-bide berri batzuk, besteak beste, ikaslearengan ardaztutako irakaskuntza. Ikerketa lan honetan bereziki arreta ipini diogu ondoko kontzeptuei: ikasle onaren alderdi psikologikoei, ikas-estiloei, ikas-estrategiei eta bigarren hizkuntzaren erabilerari.
2. Ikerketaren helburuak
Ikuspegi integralean kokaturik, ikerketa honek bereziki bi erronka izan ditu: ikaslearengan ardaztutako irakaskuntza abiapuntutzat harturik, euskara-ikasle helduen artean bigarren hizkuntza ikastean, ikas-estiloak eta ikas-estrategiak biltzen esplizituki aintzat hartzen dituen metodologiak zer-nolako eragina izan dezakeen ikaslearen motibazioan, autoestiman eta euskararen erabileran aztertzea eta, bide batez, eskuhartze programa pedagogiko bat eraikitzea ikerketa honetako emaitzak kontuan harturik.
3. Metodologia
Ikerketa honen diseinua, diseinu kuasiesperimentala izan da. Esperimentu-taldeak esku-hartze programa jaso duten bitartean, kontrol-taldeak ez du inongo ekintza espezifikorik egin, lantzen ari ziren gaiekin jarraituz baizik. Aldagai aske esperimentala, ikas-estiloetan eta ikas-estrategietan prestakuntza jasotzean oinarritutako esku-hartze programa da. Aldagai honen bi balioak programa jasotzea ala ez jasotzea dira. Aldagai hau aktiboa da, manipulatua izan baita. Mendeko aldagaiak hainbat dira: euskara ikasteko motibazioa, euskara-ikasle gisako autoestima eta euskararen erabilera soziala. Ikerketa honetarako lagina Helduen Euskalduntzean diharduten 162 ikaslez osaturik zegoen. Ikasle heldu hauek Donostiako Ilazki euskaltegiko ikasleak izan dira. Esku-hartze programa aplikatzeko, ikasleak bi taldetan banatu ziren: esperimentu-taldea eta kontrol-taldea. Ikerketa hau antolatzeko garaian, lehenik, ikerketa-gaiari buruzko berrikuspen teorikoa egin da. Ikasestiloez, ikas-estrategiez eta hizkuntzen erabileraz egin diren ekarpen nagusiak ezagutu dira. Bigarrenik, esku-hartze plan baten diseinuari ekin zaio. Horretarako ere, egindako diseinuen berri jaso da, baita kontuan hartu beharreko irizpide nagusienenak ere. Bi urrats izan ditu: diseinu pilotua eta behin betiko diseinua. Hirugarrenik, atal enpirikoa gauzatu da: hipotesien osaketa, lagin aukeraketa, datu-bilketak, esku-hartze planaren aplikazioa, datu-bilketa berriak eta emaitzen balorazio eta ondorioak.
5. Esku-hartze programaren helburuak
Esku-hartze eredu honetan garrantzi berezia izan dute ondoko atalok:
* Autonomizazioa: autonomia ikasteko norberaren gaitasuna bideratzeko ahalmena da. Honek jakintzak hauek eskatzen ditu: helburuak jartzen jakitea, bitartekoak eskuratzen jakitea, ebaluatzen jakitea, eta prozesua antolatzen jakitea.
* Tutoretza: Orientazioko tutoretzan ikasleari lagundu nahi zaio bere ikaskuntzan, esparrua oso zabala delarik: ikasteko teknikak, denboraren banaketa, etab.
* Ikasteko aukerak: Gertatzen zaigun edozer gauza, atsegina edo ez, antolatua edo ez, ikasteko aukera bat da, nahiz eta ez konturatu, nahiz eta ez erabili. Irakasleen lanetako bat ikasteko aukera horiez ikaslea konturaraztea da.
* Ikas-estiloak: Norberaren ikas-estiloez jabetu eta euskararen ikaskuntzarako baliatzen jakitea da helburua.
* Ikas-estrategiak. Ikasleak xede-hizkuntza atzeman edo ulertzeko, bere epe luzeko oroimenean txertatzeko eta berrerabiltzeko egiten dezakeen ekintza-multzoa da. Ekintza hauek ikasi eta hautatu daitezkeenez, programan aintzat hartu behar dira.
6. Ondorio nagusienak
Era laburrean adieraziz, esan genezake ikasleen ikas-estiloak eta ikas-estrategiak aintzat hartzen dituen euskararen irakaskuntzak, ikasle helduen motibazioan eta autoestiman eragin positiboa duela eta euskararen gelaz kanpoko erabilera handitu egiten duela
Item Type: | Thesis (Other) | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Linguistics > Applied linguistics > Enseñanza de lenguajes Pedagogy > Educational theory and methods > Medios audio-visuales Psychology > Educational psychology > métodos educativos Pedagogy > Educational theory and methods > Métodos pedagógicos | |||||||||
Divisions: | UPV/EHU > Filosofía y Ciencias de la educación > Métodos de Investigación y Diagnóstico en Educación | |||||||||
Contributors: |
| |||||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | |||||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | |||||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5871 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.