Logotipo Hedatuz

Kooperatiben garapena globalizazioaren garaian: nazioarteko hedapenaren politika sozioekonomikorako gakoak

Errasti Amozarrain, Anjel Mari (2002) Kooperatiben garapena globalizazioaren garaian: nazioarteko hedapenaren politika sozioekonomikorako gakoak. Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Tesi honen helburua da, ekonomia globalizatuan kooperatiba enpresaren garapenak sortzen duen problematika berriaren testuinguruan, kooperatiben nazioarteko hedapenerako kooperatiben ohiko printzipioetatik hurbilago dauden politika soziekonomikoen gaineko gakoak lantzea eredu normatibo bat aurkeztuz. Kontuan hartuz, kooperatibak enpresa eredu alternatiboa osatzen duela, kapital enpresatik eta enpresa publikotik desberdintzen dena, kooperatibaren nazioarteko hedapenak bere ezaugarri propioak islatu beharko lituzkeela pentsatzen dugu. Hain zuzen ere, politika sozioekonomikoaren alorrean, kanpo hedapenean hartutako erabakiek, ahal den neurrian, lankidetzaren balore historikoekin bat datorren nazioarteko kooperatiba enpresa eredu bat lortzen lagundu beharko lukete.

Helburu nagusi hau lortzeko, ondorengo azpihelburuak finkatu ditugu. Hasteko, kooperatiben egungo testuingurua aztertu dugu, alegia, globalizazioa, kooperatibek testuinguru horretan dituzten arazoak ezagutzeko. Bigarren, gure azterketa enpresaren nazioarteratzearen fenomenoari zuzendu diogu, enpresa multinazionalari arreta berezia eskainiz. Hirugarren, enpresa transnazionalen erantzukizun sozialaren eremuan izan diren ekarpenak aztertu ditugu. Laugarren, gure inguruko kooperatiben kanpo hedapena nola izaten ari den aztertu dugu, batik bat MCC Korporazioan parte hartzen duten kooperatiba industrialena.

Kooperatiben nazioarteratzea gure lanaren ardatz nagusitzat hartzera bultzatu gaituzten arrazoien artean, kooperatiben erronka eta garapen dinamika berriak aipatu behar ditugu. Kooperatibek, orain dela gutxi arte, jatorrizko merkatuetan lehiatu dute; baina globalizazioaren ondorioz, beraien jarduerak nazioarteratzeko ekimenak burutzen ari dira, esportazioaren bidetik nahiz atzerriko inbertsio zuzenaren bidetik. Horregatik tesi honen gakoak, MCCko kooperatiba eta atzerriko ezarpenen ezaugarriak eta beraien arteko antolaketa harremana, eta bi izaera horiek, kooperatiba eta multinazionala, nola bateratzen diren aztertzea izan dira. Ildo horretatik abiaturik, garrantzitsua iruditu zaigu kooperatiben atzerriko ezarpenetako lan komunitateen lan erregimenean eta lan harremanetan, demokrazia industrialaren ikuspegitik, elementu bereizgarririk garatu den aztertzea.

MCCren egungo errealitateari eta etorkizuneko erronkei buruzko gogoetan ere murgildu gara. Hala, gure azterketan jasotako emaitzetatik abiatuta, Arrasateko esperientzian sortu diren aldaketak jaso ditugu. Hain zuzen ere, gure iritziz, 1990eko hamarkadako Arrasateko kooperatiben ibilerak, batik bat nazioartekoak, antolaketa paradigma berria sortzea ekarri baitu: sistema bikoitz edota neokooperatibismoaren esparruan kokatzen dena; alegia, enpresa kooperatibo eta horien menpeko diren enpresa kapitalistekin osatzen den eredu "koopitalistan" oinarritzen dena. Edozein modutan, azterketa ez da Arrasateko eredu sozioekonomiko kooperatiboak izan duen nazioarteko arrakasta edo eraldaketa soziala eta kulturala egiaztatzera mugatu; baizik eta, haratago jo dugu. Hain zuzen ere, gure iritziz, 1990eko hamarkadan garatu den antolaketa paradigma berriaren erronka nagusienetakoa, nazioarteko enpresa eredua eta nazioarteko lankidetza eredu berria garatzea da. Eta hori, zalantzarik gabe, nazioarteko politika sozialaren garapenarekin estuki loturik dago. Horregatik, Korporaziotik zabaldutako nazioarteko definizio sozialari buruzko proposamenak aztertu ditugu, gobernu organoetatik eta organo sozialetatik sortutako ekimen desberdinen egungo egoeraren berri eman eta analisia eginez.

Tesiaren emaitza gisa, kooperatiben nazioarteratze prozesuaren politika soziekonomikorako gakoak lantzeko helburu duen eredu bat aurkeztu dugu. Laburbilduz, politika horiek kooperatiben balio eta printzipioekin bat etorri behar dute, eta horrek kooperatiba eremuan dauden aukerak muturreraino eramatea adierazten du, batetik, eta filialetako demokrazia industrialaren ereduan aurrera egitea, bestetik. Asmo horri begira ere, kooperatiben kanporako sarbidea sozialki definitzeko, jokabide kodeen baliagarritasunean sakontzen dugu. Tesia bukatzeko, enpresa multinazionala demokratizatzeko aukerari buruz hainbat gogoeta eta espekulazio aurkeztu ditugu

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: Economic Sciences > International economics > Inversión internacional
Divisions: UPV/EHU > Ciencias Económicas y Empresariales > Economía financiera
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorMª Pilar Elgoibar Larrañaga,
Date Deposited: 24 May 2010 17:00
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5836

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.