Logotipo Hedatuz

Kultura erreferenteak Oinarrizko Hezkuntzako curriculumean, Euskal Herriko eskoletan

Bilbao Bilbao, Mª Begoña (2002) Kultura erreferenteak Oinarrizko Hezkuntzako curriculumean, Euskal Herriko eskoletan. Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Curriculumari dagokion teorizazioan, ikuspegi desberdinak aztertzen dira eta paradigma kritikoarekin bat eginik, curriculum horren izaera soziala azpimarratzen da, hau da, sortzen den gizartearen interes eta baloreen menpekoa den neurrian, eskolak -curriculumaren bidez-, kultura dominatzailea, estatuak nahi duen kultura, finkarazten du, horrela eskolako edukietatik kanpo geratu direnak diskriminatuta utziz. Araketa Euskal Herriko curriculumetan egiten da, Frantzia eta Espainiako hezkuntza sistemak Euskal Herrian finkatu zirenean hasi eta XX. mendea amaitu arte. Ingurunea ezagutzeko arloan irakatsi dena jorratu dugu, hiru epetan bananduta: 1.aroa: 18761974; 2.aroa: 1974-1990; 3.aroa: 1990-2000. Bereziki kulturak eta hizkuntzak -euskarak eta euskal kulturak- ikaslearen identitatearen eraikuntzan duten eraginaz eta hezkuntzak eraikuntza horretan betetzen duen funtzioaz arduratzen gara, hain zuzen ere, curriculumaren alderdi horiexek azalduz.

Horrela, saiatuko gara Euskal Herriko eskoletan Lehen Hezkuntzan erabiltzen diren testuliburuetan agertzen diren erreferentzia kulturalen deskribapena egiten. Gainera, erreferentzia horiek Euskal Herriko kulturaren zein aspektu jorratzen duten ere argitu nahi izan dugu, argitaletxeen arteko desberdintasunen berri emanez. Euskaraz argitaratutako liburuak izan ditugu, hortaz, azterketarako ildo nagusia. Horiexek aztertzea baita gure helburua, nahiz eta erdaraz plazaratuko batzuk ere aztertu ditugun, hala gaztelaniazkoak nola frantsesezkoak. Testuliburuetako azterketa bideratzeko metodologia kuantitatiboa zein kualitatiboa erabili ditugu, aintzat hartuta curriculum ezkutua zein agerikoa, biak, azaltzea dela gure helburua.

Idatzizko mezua eta ikonografikoa irakurrita, euskal kultura ezaugarritzeko erabiltzen diren parametroak mugatu eta hiru multzotan sailkatu dira -paisaiak, gainontzeko ezaugarriak eta hizkuntza-, eta ikusi da ezaugarri horiek maiztasun desberdina dutela. Goranzko joera dutenak, paisaiak, kirolak, jaiak eta gastronomia diren bitartean, euskarak, mitologiak, pertsonaiak, musika eta dantzak behera jo dute. Gure kulturaren ezaugarririk azalekoenak lantzeko joera gero eta handiagoa den bitartean, nortasunari lotuen dauden ezaugarriak behera egin dute testuliburuetako edukietan.

Aipatzekoa da, bestalde, paisaiari dagokionez, hiri eta herrietako presentzia gero eta handiagoa den arren, paisaia naturala -barrukoa zein kostaldekoa-, gehiagotan agertzen dela.

Ostera, pertsonaiei buruz, azpimarratu behar dena da gizonezkoak direla gehienak eta andrazkoak agertzen direnean, gizonezkoekin batera azaltzeaz gain, portzentaia txikian agertzen direla. Generoari eta adinari begiratuta, gizonezko helduarena da pertsonaren estereotiporik erabiliena. Zaharrak eta umeak ez dute leku handirik testuliburuetan.

Oro har, Euskal Herriaren ikuspegi turistikoa, folklorikoa agertzen dute testuliburuek, nortasunari eta identitateari lotuen dauden ezaugarriei presentzia txikia emanez.

Euskal kulturari lotutako edukiak modu desberdinetan testuinguratzen badira ere, gehienak beti ere ikuspegi hegemonikotik lantzen dira, izaera politikoa emanez. Gutxi dira ikuspegi soziokulturaletik lantzen diren edukiak, hots, Euskal Herrian kokatzen direnak, joan ere beherantz doaz-eta. Ikuspegi hegemonikoa -estatutik zein autonomiatik pasatzen dena-, gorantz doa, gero eta finkatuago eta hedatuago agertuz. Euskal Herriari dagozkion edukiak testuinguru soziokulturalean baino politikoan -estatu hegemonikotik edaten duenean- lantzen dira. Finean, Euskal Herriaren nortasuna honelakoa izaten da testuliburuetan: hizkuntza zaharra duena, lurralde zatikatuan bizi dena eta kultura ezaugarri folkloriko bereizgarriak dituena.

Ondorioz baiezta daiteke, Euskal Herriko neska-mutilek -Hegoaldekoek zein Iparraldekoek-, ezin dezaketela testuliburuetan euskararen lurralde osoa errealitate adierazgarritzat jaso eta eurentzat Euskal Herria heteronomoa izango dela, zerbaiten edo norbaiten parte, ez nortasuna duen entitate. Beraz, ikasleak ez du inondik ikusiko -eskolan lantzen den curriculumean- non dagoen Euskal Herria, ez eta nor den eta zergatik izan daitekeen.

Hausnartu beharreko gaia da ikerketa honetan planteatzen dena, hala uste dugu. Gure eskoletan irakasten diren edukiak sakon aztertu beharrekoak dira, Euskal Herriari buruz irakasten dena puntuala eta azalekoa delako. Euskal Herria, testuliburuetako eduki moduan, ez da era egokian irakasten; uste dugu ematen den irudia berplanteatu beharrekoa dela

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: Pedagogy > Educational theory and methods > Métodos pedagógicos
Pedagogy > Organization and planning of education > Otras (especificar)
Divisions: UPV/EHU > Filosofía y Ciencias de la educación > Didáctica y organización escolar
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorPaulo Iztueta Armendariz,
Date Deposited: 24 May 2010 17:00
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5831

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.