Logotipo Hedatuz

La Adquisición del Tiempo y Aspecto Verbal en Euskara y Castellano

Margareta Almgren. UPV-EHUko Ingeles eta Aleman Saileko irakaslea, La Adquisición del Tiempo y Aspecto Verbal en Euskara y Castellano. Other thesis, UNSPECIFIED.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Tesi honek hizkuntzaren jabekuntzaren atal bat aztertzen du: denbora eta aspektu markak nola garatzen diren aditz morfologian euskaraz zein gaztelanieraz haur txikiengan.

Aztergaiak bi dira: senitartearen bidez euskara eta gaztelania eskuratzen duen mutil bat eta neska euskaldun elebakarra. Haur hauek, 1:06 adina zutenetik, hamabostero bideoz grabatuak izan ziren, etxeko giroan, senide eta lagunekin elkarrizketetan arituz. Neskaren kasuan, datu bilketa 3:00 adina izan zuen arte luzatu zen eta mutilaren kasuan 4:00 arte. Mutikoaren datuak Hamburgoko eta Euskal Herriko Unibertsitateko HEGEHJ-BUSDE proiektuan bildu dira (Adquisición del euskara y del castellano como primeras lenguas por niños bilingües vascos, Mahlau, 1994). Neskatoaren datuak, berriz, Juan José Zubiri ikerlariaren proiektu eta doktorego tesian (Izen Sintagmaren determinazioa eta kasuen jabekuntza eta garapena hiru urte arte, Zubiri, 1997).

Aditz morfologiaren garapena hainbat hizkuntzetan aztertua izan da, ikuspuntu formala zein funtzionala harturik. Aditz morfologiaren denborazko balioa behin baino gehiagotan eztabaidatu izan da. Lehenaldiko markak agertzen direnean, adibidez, komunikazio egoeratik at denborazko proiekzioa azaltzen al dute? Hau dela eta, "aspecto antes que tiempo" deritzon hipotesia sortu da. Hipotesi honen arabera, umeek denborazko erlazioak baino lehenago ekintzen ezaugarriak azalduko lituzkete: iraupena, puntualitatea, erresultativitatea... Aditz formak ere, eduki semantikoari lotuta sortuko lirateke: forma burutuak ekintza bukatuak edo puntualak azaltzen duten aditzekin (apurtu da; ipini dut); forma ez burutuak, prozesuak azaltzen dutenekin (jolasten ari naiz). Ingelesa, frantsesa edo gaztelaniaren jabekuntzari buruzko ikerlanetan lotura hau ikusi izan da. Euskaraz, aldiz, fenomeno hau gutxitan aztertu da. Gure kasuan, eduki semantiko eta aditz formen arteko lotura hasierako aroetan nabaria da, bi haurrengan eta bi hizkuntzetan.

Jabekuntza elebiduna aztertzerakoan, kode bereizketa edo bateraketa behin eta berriro planteatu da. Hau da: haur elebidunak gai al dira jabetzen ari diren bi hizkuntzak bereizteko, edo nahasketak gertatzen dira, lehen aroetan behintzat? Mutil elebidunaren datuek bereizketaren aldeko hipotesia indartzen dute, gure aztergai den elebakarraren eta gaztelaniaz bereganatzen ari diren beste haur elebakarren datuekin konparatuz (López-Ornat, 1994; Aguirre, 1995). Adibide bat eman dezakegu: -KO atzizikaren erabilpena hain zuzen.

Dakigunez, atzizki hau alde batetik geroaldiko gertareak azaltzeko erabiltzen da, eta bestetik, hori bezain arrunta, proposamenak egiteko: Joango gara kalera? Jakina da ere, holako proposamenetan gaztelaniaz futuro perifrástico: Voy a poner esto aquí, zein presente: ¿Lo pongo aquí? erabiltzen dela. Gaztelaniaren eraginez, joera hau euskaraz ere zabaltzen ari da (*Ematen didazu liburua?) eta pentsa dezakegu haur elebidun batengan erraz gerta ziteekela. Baina ez da horrela gertatzen: ume biek -KO aztizkiaren erabilpena mantentzen dute holako kasuetan. Gaztelaniaz, aldiz, haur elebidunak futuro zein presente erabiltzen du, ume gaztelaniadun elebakarrek bezala.

Gaztelaniari buruz egin diren ikerlanetan aurkitu denez, lehenaldiko forma perfektiboak (se cayó, la rompí) izaten dira haur txikiengan agertzen diren lehenak. Forma imperfektiboak (se reía, venía), beranduago eta gutxiagotan azaltzen dira. Euskaraz, berriz, forma burutuak, sintetikoak eta ez-burutuak baino lehenago eta ugariago agertzen dira. Gure kasuan ere, euskaraz holan gertatzen da. Gaztelaniaz, aldiz, kontrakoa: gure aztergaiaren esaldietan forma imperfektiboak lehenago azaltzen dira eta ugariagoak dira, besteak baino.

Hurbilago begiratuz, horren azalpenerako bi faktore gailentzen dira: diskurtso mota eta helduen input-aren ezaugarriak. Gure korpusean, gastelaniazko forma imperfektiboak ia salbuespenik gabe diskurtso mota oso zehatz batean agertzen dira: joku fantastikoetan hain zuzen (Yo era el perro; Aquí venían los bomberos). Euskaraz, aldiz, forma burutuek lehenago jaso diren gertakizun errealak isladatzen dituzte (Atzo eskolara joan giñen). Bereizketa hau helduen hizkuntan ere oso nabarmena da: aitak gaztelaniaz haurrari zuzendutako esaldietan holako formak hasieratik maiz erabili ditu. Amak euskaraz, berriz, batez ere gertatutako ekintza errealei buruz hitz egin du, forma burutuak erabiliz. Aurrerago, joku fantastikoak euskaraz ere agertzen direnean, ume biek aditz forma burutuak, zein ez-burutuak, zein sintetikoak erabiltzen dituzte euren jolasetan. Beraz, alde batetik, diskurtso mota eta input-aren eragina garrantzizkoak iruditu zaizkigu. Bestalde, euskal aditzen erabilera joku fantastikoetan interpretazio zaila dauka oraindik: beste tesi baten gaia izango litzateke

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: Linguistics > Applied linguistics > Lenguajes de los niños
Linguistics > Synchronic linguistics > Psicolingüística
Linguistics > Applied linguistics > Bilingüismo
Divisions: UNSPECIFIED
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorItziar Idiazabal,
Date Deposited: 24 May 2010 17:00
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5771

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.