Logotipo Hedatuz

Euskarara itzulitako haur eta gazte literatura: funtzioak, eraginak eta itzulpen-estrategiak

López Gaseni, José Manuel (2000) Euskarara itzulitako haur eta gazte literatura: funtzioak, eraginak eta itzulpen-estrategiak. Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Lan honen helburua euskarara itzulitako Haur eta Gazte Literaturaren corpus-a aztertu eta zenbait ondorio ateratzea da, hiru arlotan: alde batetik, itzulitako Haur eta Gazte Literaturak euskal polisisteman bete dituen funtzioak aztertzea; bestetik, literatura horrek euskaraz jatorriz idatzitakoaren baitan izan dituen eraginak bilatzea, eta, azkenik, nolako itzulpen-estrategiak erabili diren zehaztea.

Hori guztia aztertzeko zenbait tresna teoriko eta metodologiko erabili dugu. Hasteko, I. Even-Zohar irakaslearen "Polisistemaren Teoria" delakoa hartu dugu abiapuntu: hor zehazten dira literatur sistema baten barruan erdiguneko literaturen eta literatura periferikoen arteko harreman, eragin eta liskarrak. Beste alde batetik, aipatutako egilearekin loturik, baina itzulitako literaturaz bereziki lan egin duen beste egile baten proposamenak hartu ditugu aintzat: G. Toury ikertzaileak itzulpen-arauei buruz egindako proposamenak. Gainera, Z. Shavit, aurreko egileen ekarpenak haur literaturaren azterketara aplikatu dituen adituaren itzulpen-estrategiak ere baliatu ditugu geure lanean. Amaitzeko, literatur eraginen arloan, Haur eta Gazte Literaturaren aztertzaile interesgarri baten proposamenak erabili ditugu: T. Colomer.

Euskaratutako Haur eta Gazte Literaturaren corpus-a hiru urtealditan banatu dugu: 1876-1935, 1936-1975 eta 1976-1995. Urtealdi bakoitzean azterketa-eskema berbera burutu dugu: lehenbizi, "Itzulitako liburuen ezaugarriak", hau da, urtealdi bakoitzeko produkzioaren deskribapena: liburuen ezaugarri fisikoetatik paratestuetara. Ondoren, "Urtealdiko itzulpenen funtzio eta eraginak"aztertu ditugu, literatur testuinguru orokorraren barruan Haur eta Gazte Literaturaren egoera zein zen, eta horren barruan itzulitako testuek nolako funtzio eta eraginak izan dituzten zehaztu dugu. Hirugarrenik, "Itzulpen arau eta estrategien deskribapena" egin dugu, adibide ugariren laguntzarekin: urtealdi bakoitzean nolako arauak egon diren indarrean, eta nolako aldaketa testualak egin diren aztertu dugu azken atal honetan.

Ikerketa-lan honetatik atera diren ondorioetariko batzuk honako hauek dira:

Itzulitako HGLren funtzio eta eraginei dagokienez,

a) Lehen urtealdiko itzulgaien aukeraketan Literatura irabazia nagusitzen da, nahiz eta sistematikotasunik ez dagoen SHetako obren aukeraketa horri dagokionez.

b) Lehen eta bigarren urtealdietako itzulpenen funtzio nagusiak didaktiko-moralak izan ziren.

c) Bigarren urtealdiko itzulpenetan zenbait gai moderno agertzen hasi ziren, baina horien eraginik ez zen nabaritu urtealdi horretako jatorrizko produkzioan.

d) Hirugarren urtealdian itzulitako liburuen aukeraketan, kanonikotasunari begiratu gabe, euskal HGLk hurbilen zituen polisistemetara jo du.

e) Euskaratutako HGL kanonikoa ez da euskal kanonikotasunera iritsi, instituzioak eta merkatuak ez dutelako hala onartu.

f) Teknika eta gai aldetik berritzaileak diren elementuak lehenago agertu dira itzulpenetan jatorrizko produkzioan baino, nahiz eta zuzeneko eraginik egon denik ezin den erabat frogatu. Hala ere, itzulpenek nolabaiteko ereduak finkatzen lagundu dute, geroko produkzio berritzaileak onartuak izan zitezen.

Itzulpen arau eta estrategiei dagokienez, berriz:

a) Lehen eta bigarren urtealdietako itzulpenak onargarritasunaren ardatzean kokatzen dira nagusiki.

b) Lehen eta bigarren urtealdietan egokitzapen ideologiko eta didaktiko ugari aurkitzen dira, baina hirugarrenean ia ez dira existitzen.

c) Testuetako konplexutasun sintaktiko-semantikoak samurtzeko joera oso indartsua da hiru urtealdietan.

d) Hirugarren urtealdiaren lehen erdian itzulitako liburu gehienak gaztelaniazko polisistematik hartutako moldaketen itzulpen hutsak dira. Bertan egindako moldaketarik ez dago ia.

e) Ikastola eta eskola publikoen liburu eskaria izugarri handitu zen garaian (1970-1986) itzulpen ia guztiak gaztelania zubi-hizkuntza hartuta burutu ziren.

f) SHetako itzulpenak 90eko hamarkadan egiten hasi ziren nolabaiteko sistematikotasunez.

g) 90eko hamarkadako itzulpenak egokitasunaren ardatzean kokatzen dira.

h) Paratestuei begira, itzultzaileen statusa oso apala da: askotan ez dira agertu ere egiten, eta agertzen direnean oso gutxitan egiten da liburuaren azalean

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: Linguistics > Applied linguistics > Lenguaje y literatura
Linguistics > Applied linguistics > Lenguajes de los niños
Divisions: UPV/EHU > E.U. de Magisterio > Didáctica de la Lengua y la Literatura
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorXabier Etxaniz Erle,
Date Deposited: 24 May 2010 17:00
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5761

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.