Logotipo Hedatuz

La fiscalidad del Derecho civil foral del País Vasco

Atxabal Rada, Alberto (1999) La fiscalidad del Derecho civil foral del País Vasco. Other thesis, Universidad de Deusto.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Tesi honek Foru zuzenbide zibila aztertzen du ikuspegi fiskaletik begiratuta. Ez du erakunde bat edo zerga bat bakarrik ukitu, ezpada osotasunean ikertu ditu fiskalitateak Foru zuzenbide zibilarekin dituen harremanak. Bestela esanda, ez da jorratzen erakunde bati eragiten dion fiskalitatea bakarrik (adibidez, testamentu boterea). Abiapuntua, aldiz, bestelakoa izan da: fiskalitatetik, zergetatik hasten da eta zerga horiek Foru zuzenbide zibileko erakundeak nola tratatzen duten aztertu du. Tesia ez da mugatzen, ordea, indarrean dagoen legeria fiskalaren azterketara. Legeria fiskalak hutsuneak ditu gaur egun, eta hutsune horien konponbidea de lege ferenda ematen da.

Lege fiskalek foru erakunde zibilei emandako tratuari ekin orduko, aztertu izan da lege fiskal horiek arautzen duten errealitate juridikoa, gainetik bada ere. Zeintzuk dira Euskal Herriko foru zuzenbide zibileko erakundeak?; zertan dira bereziak, Kode zibileko sistemari begira?... Foru zuzenbide hori ezagutu behar da, legeria fiskal egokia eskaini nahi badiogu. Foru zuzenbidearen azterketa lehenengo kapituluan egin da.

Dena den, aurrekoa ikusita ere, zehaztu behar da aplikatzeko moduko lege fiskala. Lurralde Historiko bakoitzean Ogasun bana dago eta bakoitzak baditu bere tributu sistema eta bere arau fiskalak. Arazoa borobiltzeko, lotura gune fiskalak eta lotura gune zibilak ez dira berberak: gerta daiteke pertsona baten lege zibila Estatukoa izatea eta pertsona horren lege fiskala Lurralde Historiko batena izatea, edo alderantziz. Konbinaketak ugariak dira eta bigarren kapituluan aztertu dira.

Hirugarren kapituluak aztertu ditu arau fiskalen eta gainerako arauen (arau zibilak, gehienbat) artean dauden harremanak, sor daitezkeen gatazkak eta horien konponbidea ikuspuntu fiskaletik. Gainera, lege fiskalak ez du Foru zuzenbide zibileko erakunde anitz arautzen; edo okerragoa dena, lege fiskalak foru erakundeei aplikatzen dien konponbidea beste zuzenbide zibil batentzat pentsatuta dago, Kode zibilarentzat, hain zuzen. Horregatik, hurrengo bost kapituluen sarrera gisa, hirugarren kapituluan jorratzen dira Foru zuzenbidearen eta fiskalitatearen arteko harremanek dakartzaten arazoak, egoera hori ulertzeko kariak hizpidera ekarri, egoerak sortarazitako ondorioak mahaigaineratu eta konponbide edo irtenbide orokorrak, proposatu ere, proposatu dira.

Behin gatazkaren azalpen orokorra eman eta aplikatu beharreko lege fiskala zehaztu eta gero, hurrengo kapituluetan aztertu izan da lege fiskalaren egokitasuna, Euskal foru zuzenbide zibilari begira. Azterketa hori zergaz zerga egin da; baina ez dira zerga guztiak jorratu, zerga guztiek ez dutelako eragiten Euskal foru zuzenbide zibilean. Foru zuzenbide zibilaren edukia kontuan izanik, ulertzekoa da azterketarik sakonena Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruz egin izana (laugarren kapitulua).

Horrez gain, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (bosgarren kapitulua) eta Ondarearen gaineko Zerga (seigarren kapitulua) ere jorratu dira. Zeharkako zergei dagokienez, Kostubidezko Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga (zazpigarren kapitulua) da Foru zuzenbidea ukitzen duen bakarra. Zerga horrekin batera, udal mailako zerga bi ere ikertu egin dira (zortzigarren kapitulua): Hirilurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, hain zuzen. Zeharka bada ere, zerga bi-biek foru erakunderen bati edo besteri eragiten diote.

Tesia euskaraz idatzi da; hortaz, terminologiari edo estiloari buruzko zalantzak konpondu behar izan dira. Tesian erabili den dokumentazio osoa (liburuak, artikuluak, epaiak, aipamenak...) erdaraz dago; beraz, horren itzulpena beharrezkoa izan da. Arazo terminologiko horiek gaindituta ere, bazegoen beste erronka bat: estiloa. Euskarak baditu bere egiturak, bere jarioa, bere diskurtsoa eta horixe erabili nahi izan da tesirako, euskararen erabilera autonomoa deritzoguna. Horretarako eredua hartu izan da Deustuko Unibertsitateak Zuzenbideko testuliburuekin egin dituen itzulpenetatik

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: UNSPECIFIED
Divisions: UD
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorSantiago Larrazabal Basáñez Código Unesco. 560502,
Date Deposited: 24 May 2010 17:00
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5712

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.