Iñarra García, María Jesús (2004) Hilketa eta masa hezkuntza. Juan Díaz de Garaio. Gasteizko Sacamantecas (1821-1881). Other thesis, Euskal Herriko Unibertsitatea.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Ikerlan honen jatorria diskurtso sozialen eta jokabide desbideratuen artean dagoen harreman konplexuari buruzko interesari dagokiona da. Halere, ikerlan hau egitera bultzatu gaituen hasierako karia Sacamantecasen figura enigmatikoa xehatzea eta aztertzea izan da, helburu zabal eta handiagoaren mesedetan, tesiaren izenburuak islatzen duen moduan. Gure kasuan, jornalari arabar batek irudikatzen du XIX. mendeko azken erdialdean Sacamantecasen irudi soziala, zeinari zenbait hilketa leporatu baitzizkioten, eta kausa horrengatik 1881ean garrotez hil baitzuten. Juan Díaz de Garaio, ezizenez "Zurrumbón" deituaren kasuak endekapenari, sexualitateari eta krimenari buruzko diskurtsoen harira eraman edo bideratu gaitu, eta diskurtso hauen sorburua garaiko botere instituzionalaren arlo desberdinetan aurkitu dugu. Aipatu diskurtsoak oinarritu direneko testuak dira, hain zuzen ere, tesi honetako zutabe eta funtsa.
Garaio bizi izan zen garaiko testuinguru soziohistorikoa azaltzen da, eta bertan gertaera kriminalei buruz adierazitako diskurtso desberdinak kokatzen dira. Bestalde, instituzio esparruetan agertzen diren Garaioren kasuari buruzko diskurtso mota desberdinak aztertzen dira, haren irudi soziala eraikitzera zuzenduta daudenak. Hona hemen testuak eta igorleak:
Lehena, Becerro de Bengoak, garaikide politikari goren, literato eta gizon publikoak idatzitako El Sacamantecas. Su retrato y sus crímenes kronika aztertzen dugu. Becerroren testua Garaioren kasuaren bertsio landu eta ospetsua da, hots, protagonistarena eta egotzi zizkioten ekintzena. Bigarrena, Esquerdo sendagilearen, kasuari buruz garaiko alienisten artean maila gorena zuenaren hitzaldiak landu dira, geroago Locos que no lo parecen. Garayo, "el Sacamantecas" izenburupean argitara emandakoak. Testu hauek material garrantzitsuenetariko bat osatzen dute Estatu espainiarreko buru medikuntzaren pentsamenduaren eboluzioan eta praktikan. Honi lotuta, Garaioren kasutik abiatu eta garaiko Antropologia kriminalaren esparruan sartu-irtena egiten dugu. Hirugarrena, Apraizen Garayo el Sacamantecas ¿es cuerdo o es loco? hitzaldietan oinarrituz, sendagileak medikuntza higienistaren ikuspegitik eskainitako bi hitzaldien analisia izan dugu helburu. Apraizek Esquerdoren aurkako jarrera ordezkatzen du garai horretan bizi den eromena eta erantzukizunari buruzko eztabaida erabakigarrian. Laugarrena, Gasteizko 1. Instantziako Epaileak emandako epaiak, Sobre robo y homicidio de Manuela Audícana,y sobre violación y homicidio de M.D.C., eta Auzitegi Gorenaren kasazio helegitearen epaia -Robo y asesinato- aztertu dugu.
Bestetik, munstrokeriaren irudiari buruzko diskurtso mitologiko eta herrikoiei heldu diegu; eta, Garaio-Sacamantecasi berari dagozkion testuak ere kontuan hartu ditugu. Hemen, herriko eta ahozko hedatzaileak Sacamantecasen elezaharrezko gertaera bihurtzen du Garaioren kasua. Herri-irudipenak egiazko materialak fikziozko beste batzuekin elkarlotzen ditu.
Azkenik, masa hezkuntza aztertu dugu, Garaioren kasuari esker ahalbideratua eta landua izan dena. Hemen agerian utzi ditugu heziketa mekanismoak, eta instituzio igorleek adierazitako diskurtsoetan ematen dituzten jarraibideak. Honenbestez, balio eta arau andana berresteko asmoz, XIX. mendeko gizartearen arlo hegemonikoentzat onuragarriak izango direlakoan, haiek egiten duten instrumentalizazioa nabarmendu nahi dugu, zeinaren jasotzaileak, batez ere, klase herrikoiak baitira.
Laburbilduz, igorle instituzionalen eta herritarren diskurtsoek eraiki diguten Garaio aztertu eta ikertzera mugatu gara; alegia, bere biografia, gertaerak eta heriotza; eta hori guztia, Garaioren halabeharra hala nola diskurtsoen bidez igortzen dituzten irakaspenak haiek erabakitzen dituztela frogatu ahal izateko. Azterketa honetatik botere harremanen eta kontzientziak taxutzeko moduen argazkia atera dugu, eta agerian utzi kasuaren inguruan esku hartzen duten igorle instituzional desberdinek zer eta nola behatu, deskribatu, balioetsi, epaitu eta, azkenik, erailtzen duten, fisikoki nahiz sinbolikoki. Hori guztia egiten dute gizartea gizabanako arriskutsuarengandik, bortxatu eta hiltzen duenarengandik, alegia, askatzeko, autoesleituriko egitekoa xedetzat hartuz beti ere. Hezitzaile moralaren paradoxa honek adierazten ez den jakintza (interes) baten zerbitzura dagoen doktrina hura deskribapen gisa aurkeztuz jardun eta eragiten du
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Pedagogy > Other pedagogical specialities Anthropology > Social anthropology > Otras (especificar) Psychology > Social psychology > papel del comportamiento Sociology > Social problems - Social disorder > Crimen | ||||||
Divisions: | UPV/EHU > Filosofía y Ciencias de la educación > Teoría e Historia de la Educación | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5942 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.