Imaz Bengoetxea, Jose Inazio (2004) Lanaldi murrizketa eta banaketari buruzko eztabaida Euskadin. Other thesis, Euskal Herriko Unibertsitatea.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Nire tesiak lanaldi murrizketari buruzko azken eztabaida (1995-2005) aztertu nahi izan du begirada soziologiko batetik. Horretarako, errepaso historiko labur baten ondoren, ikerketa bera bi zatitan banatu da: lehenengoan, marko teoriko bat eraiki dugu, eta bigarrengoan, Euskal Autonomi Erkidegoko lan harremanetako protagonistak, eskema teoriko horretan kokatzen saiatu gara.
Errepaso historikoari dagokionez, lanaldi murrizketari buruzko azken eztabaida garrantzitsuaren hasera, 1995ean eta Europan kokatu genezake. Urte horretan, Europako Sindikatuen Konfederazioak "35 orduko lan astea"-ren aldeko borroka bultzatzea erabaki zuen Bruselasen ospatutako bere VIII. Biltzarrean. 1990ko hamarkada haserako krisiaren ondoren, langabezi tasak altuak ziren (%25 Euskadin 1994an), eta egoera horretan, lanaldi murrizketa enplegua sortzeko tresna gisa aldarrikatzen zen (lan denbora murriztu eta banatuaz). 1995ean, IG Metall sindikatuak 35 orduko lan astea lortzen du mendebaldeko Alemanian metaleko sektorerako, eta 1997an, Frantzian sozialistek hauteskundeak irabazi ondoren, 35 orduak legez ezartzen dira. Euskadira ere iritsi ziren noski albiste hauek, eztabaidaren urterik "indartsuenak" 1995 eta 2000 artekoak izan zirelarik. Egia esan, 2002tik aurrera, leku guzietan aldatu dira gauzak: 2002an, sozialistek hauteskundeak galdu ondoren, Frantziako eskuinak atzera bota zuen 35 orduen legea; 2003an, Alemanian, IG Metall-ek lau asteko greba egin zuen ekialdean ere lan aste berdina lortzeko, baina ez zuen bere helburua lortu, eta horren ordez 2004an, sektore eta enpresa garrantzitsu batzuk 40 orduko lan astera itzuli dira.
Egoera honen aurrean gure marko teorikoan hiru diskurtso edo perspektiba bereizten dira: neoliberalismoa lanaldi murrizketaren aurka agertzen da (J. Rosell eta J. Trigo, 2000, El reparto del trabajo: el mito y la razón). Sozialdemokraziaren barnean jarrera ezberdinak topa daitezke: anglosajoiak eta Europa kontinentalekoak, politikoak eta intelektualak, murrizketa lege bidez edo hitzarmen kolektibo bidez egitearen aldekoak... (R. Jáuregui, F. Egea eta J. de la Puerta, 1998, El tiempo que vivimos y el reparto del trabajo). Diskurtso kritikoa lanaldi murrizketa garrantzitsu baten alde agertzen da, hiru helbururekin: lan denbora murriztu eta banatuaz enplegua sortzea, langileen bizi kalitatea hobetzea, eta aisialdi ez-ekonomiko eta ez-kontsumista baten bidez gizarte eredua aldatzen hastea (A. Gorz, 1991, Métamorphoses du travail).
Ikerketa enpirikoari dagokionez, Euskadiko lan harremanetako protagonistak aztertu dira, aurreko eskema teoriko horretan kokatzen saiatuaz. Enpresariak (Confebask) neoliberalismoan kokatu genitzake. Administrazioa (Eusko Jaurlaritzako Lan Saila) neoliberalismoaren eta sozialdemokraziaren artean. Eta sindikatuak (ELA, CCOO, LAB eta UGT), sozialdemokrazian. Lanaldi murrizketaren aldeko jarrera batetik, esfortzu handiagoa eskatu geniezaieke beraz sindikatuei.
Ondorio gisa azpimarratu daitekeena da, lanaldi murrizketak tresna garrantzitsua izaten jarraitu dezakeela etorkizunean ere, gure gizarteko arazo garrantzitsuenetako bi konpondu nahian: enplegu krisia eta denbora falta. Izan ere, ikuspegi kritikoaren ustez, ez dugu oraindik konpondu 1970ko hamarkadan sortutako enplegu krisia. Egia da 1995etik hona enplegua sortu eta langabezia murriztu dela, baina neoliberalismoak sortu duen enplegu berri horren zati handi bat prekarioa da, eta gainera langabezia oraindik garrantzitsua da. Gainera, estresa, familia eta lana bateratzeko arazoak, lanaren intentsifikazioa, etab. arazo oso garrantzitsuak bihurtu dira herri aberatsetan. Lanaldi murrizketa bi arazo horiek lotu eta konpontzeko modu posibleetako bat izan daiteke: lan duinen denbora murriztu eta banatuaz enplegua sortuz eta modu horretan langileen bizi kalitatea hobetuz
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Sociology > Occupational sociology > Sociología industrial Sociology > Social change and development > Desarrollo socio-económico | ||||||
Divisions: | UPV/EHU > Ciencias Sociales y de la Información > Sociología | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5941 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.