Gil Orozko, Susana María (2004) Garapenean dauden futbolarien ezaugarri antropometriko eta fisiologikoak. Other thesis, Euskal Herriko Unibertsitatea.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Futbolari buruzko ikerlan gehienak punta-puntako jokalari nagusiei buruzkoak dira, horrela informazio gutxiago dago futbolari gazte eta ez-elitekoei buruz. Ikerlan honen helburua adin ezberdinetako futbolarien ezaugarri antropometrikoak eta fisiologikoak ikertzea izan zen. Bestetik, futbolarien aukeraketa prozesua aztertu genuen.
Horretarako, bost mailatako 241 futbolarik parte hartu zuten. Talde bakoitzaren batezbesteko adina 14.6, 15.4, 16.2, 17.8 eta 21.5 izan zen. Jokalariei neurri antropometrikoak hartu genien; besteak beste, pisua eta altuera, gantz tolesturak, hezur diametroak eta gorputz-adarren perimetroak. Horrela, gantz, hezur eta gihar pisuak, eta portzentajeak, kalkulatzeko. Horretaz gain, bakoitzaren somatotipoa estimatu genuen; endomorfia, mesomorfia eta ektomofia, alegia. Bestetik, parametro fisiologikoak neurtu genizkien: 1- Erresistentzia: oxigeno kontsumo maximo absolutua eta erlatiboa kalkulatzeko, Astrand-en test zikloergometrikoaren bidez, 2- Abiadura: 30 m. leuneko frogarekin, 3- Bizkortasuna: zigi-zagako froga baten bidez (30 m. gehi 10 kono) eta 4- Indarra: hiru jauzi mota egin zituzten Boscoren Plataforman (makurtutako jauzia, mugimenduaren aurkako jauzia eta erorketa jauzia).
Ikerlanean futbolarietan hazkunde prozesu normala gertatzen dela ikusi genuen; baina, futbolariak populazio orokorreko gazteak baino handiagoak ziren. Ziur asko futbolerako handienak aukeratzen direlako: genetikoki handienak, heltze goiztiarra dutenak edota urtearen hasieran jaioak. Adinean zehar somatotipoa egonkor mantentzen zen, mesomorfia nagusi izanik. Salbuespena jokalari gazteenetan zegoen: meso-ektomorfoak ziren eta. Hau muskulu kantitatea oraindik guztiz garatu gabe dutelako izan daiteke, eta horrela ere gertatzen da populazio orokorrean. Bestetik, populazio orokorreko gazteen endomorfia altuagoa da (hau da, gantza) eta mesomorfia baxuagoa (muskulua).
Erresistentzia, abiadura eta indar esplosiboa adinarekin hobetzen zihoazen; aldiz, bizkortasuna heldutasuna amaitzean hobetzen zen, bakarrik. Antza denez, heldutasun neuromuskular osoa beharrezkoa da bizkortasunaren mailarik altuena lortzeko; eta hau, heldutasunarekin dator.
Gantzak proba guztietan eragin negatiboa zuen, bereziki behealdeko gorputz-adarretako gantz kantitateak. Abiaduran eta jauzietan muskuluak, eta batez ere, behealdeko gorputz-adarretakoak zuen eragin positiboa, hau adinarekin erlazionaturik bazegoen ere, adinak ez zuen hobekuntza guztia azaltzen.
Adin talde batetik hurrengora pasatzeko aukeratuak ziren futbolariak tamainaz handiagoak eta bizkorragoak ziren, erresistentzia hobeagoa zuten eta gantz gutxiago; kanporatuak ziren jokalarien aldean.
Futbolarien %68-a urtearen lehenengo seihilean jaioak ziren. Berezitasun hau maila guztietan ikusi genuen. Urtearen lehen seihilean jaiotakoak altuagoak, handiagoak, eta gihartsuagoak ziren bigarrenekoak baino; batez ere, 14 urtekoen taldean. Horrez gain abantaila kognitiboa ere duten ikertzea interesgarria litzateke.
Horrela, futbolean aukeraketa prozesu zorrotza gertatzen da: futbolerako gazterik handienak aukeratzen direlako: genetikoki handienak direnak, garapenean aurreratuak daudenak edota kronologikoki nagusienak (urtearen lehenengo hileetan jaio direnak). Beraz, aukeraketa prozesuak arretaz hartu beharko lirateke batez ere adin erabakigarri hauetan. Entrenatzaileak adin talde berdineko jokalarien artean zaharrenak, edota, hazkunde aurreratuagoa dutenak (hazkunde goiztiarra) aukeratzen egon daitezkeelako. Eta, gazteago edo hazkunde berantiarra duten jokalariak, nahiz eta talentudunak izan kanporatu eta baztertu daitezke, euren aukera guztiak murriztuz.
Ikerlan hau Basurtuko Institutu Medikoa (UPV-EHU) eta Arenas Club de Getxo-ren arteko hitzarmenari ezker egin zen, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia-Bizkaialde Fundazioaren babesarekin
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Life Sciences > Human physiology > Fisiología del ejercicio Life Sciences > Anthropology (physical) > Composición del cuerpo Medical Sciences > Other medical specialities Life Sciences > Plant Biology (Botany) > Fisiología de la maduración | ||||||
Divisions: | UPV/EHU > Medicina y Odontología > Fisiología | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5936 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.