Luque Sánchez, María de los Llanos (2003) Adquisición-aprendizaje del euskara a través de la inmersión total precoz (2-4 años): análisis psico-lingüístico-pedagógico / Euskararen jabekuntza-ikaskuntza erabateko goiztiar murgiltze programan (2-4 adinean): analisi psiko-sozio-linguistiko-pedagogikoa. Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Ikerketa hau ikaskuntza-irakaskuntzaren prozesuan eta ukipenean dauden bigarren hizkuntzen jabekuntzan, bereziki euskararen jabekuntzan, datza. Horrez gain, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoan haur hezkuntzaren deskripzio zabala emanez: hezkuntza metodologia, gurasoen usteak, jarrerak eta orientazio motibazionalak; garapen psikologiko orokorraren eta hizkuntzaren ulermen eta mintzamenaren mailak eta beste aspektu koalitatiboak; garapen psikolinguistiko eta gurasoen lan-hezi maila; gelan korro eta txokoen egoeran eta banakako joko-librean lortutako euskara maila eta erabilera; haurren nortasunaren eta esandako maila psikolinguistikoen elkareragina. Interakzio komunikatiboari dagokionez, aipatutako gela-korro eta gela-txoko egoeretan, ikasleek eta irakasleek erabiltzen dituzten ikaskuntza-irakaskuntza estrategiak, batez ere komunikatiboak; eta gela-korro egoeran hizkuntzaren maiztasuna eta motak aztertzen dira. Gelan eta joko-librean egindako grabaketen traskipzioaren kodetzea eta analisia (Child Language Data Exchange System) CHILDESen bidez egin da.
Aldagai horien ikerketarako, bi ikasturtetan zehar, hiru ikastetxeetako 2 eta 3 urteko geletako 38 haur aztertu dira: 11 bi urteko euskaldunak, 11 bi urteko erdaldunak, 8 hiru urteko euskaldunak eta 8 hiru urteko erdaldunak. Prozedurari dagokionez, gurasoek eta irakasleek emandako informazioa galdesorten bidez lortu da. Haurren psikolinguistiko maila neurtzeko test estandarizatuak erabili dira. Gelan, Iraskasleek eta ikasleek egindako interakzio komunikatiboen behaketa eta jasoketa bideoz grabatu da.
Ikerketa hau gidatu duten helburu nagusiak lortu dira eta hipotesi gehienak baieztatu dira. Hasieran espero ez ziren emaitza batzuk ere agertuz: euskararen mintzamenezko hiztegiaren jabekuntza-ikaskuntzari dagokionez aspektu koalitatibo interesgarri batzuk, adibidez: hizkuntzen nahasteak, prozesu kognitibo eta linguistikoak hizkuntza jabetzeko. Gelan gertatzen den interakzio komunikatiboari dagokienean, irakasleek eta ikasleek hainbat estrategi interesgarri erabiltzen dituzte euskara irakasteko eta jabetze-ikasteko eta baita testuinguru komunikatibo desberdinetan erabilpen egokia bultzatzeko.
Tesi honek eredu teoriko eta empiriko bat eskaintzen du. Eredu honen helburua ondorengo aldagaien eragina eta/edo elkarmenpekotasuna azaltzea da: 1) testuinguru familiarraren aldagai soziodemografiko, soziolinguistiko eta psikosozialak; 2) Hezkuntz testuinguruaren aldagai psikopedagogikoak eta psikosozialak; 3) banakako aspektuak, adina eta nortasuna; eta 4) Haurren garapen psikologiko, linguistiko eta komunikatiboa.
Ondorioek, desberdintasun nabarmenenak ondorengo kontuekin erlazionaturik daudela erakusten dute: eskolan hasitako adina (2 edo 3 urte) eta haien nortasunaren elkareragina, eta interakzio komunikatiboetan, irakasleak gora-behera egoera kontrolatuetan, hizkuntzaren erabilerarekin duen erlazioa. Hori dela eta, emaitzak aztertu ondoren, hasieran proposatutako eredua nahikoa aldatu da, aldagai indibidulak esanguratsuagoak direlako bigarren hizkuntza, euskara, jabekuntza-ikaskuntza prozesuan.
Zorionez, erdaldunak, denbora gutxitan, euskaldunen euskara maila eta erabilerara hurbildu direla esan dezakegu. Beti ere, D ereduan eta haur hezkuntz goiztiarrean eskolatuak direla gogoratuz.
Azkenik, D ereduan 2 urtekin hasten diren erdaldunak euskararen jabekuntzaren prozesuarekin eta 3 urtekin eskolatzen diren erdaldunak euskararen ikaskuntzaren prozesuarekin erlazionatuago daudela ondoriozta genezake
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Psychology > Educational psychology > psicolingüística Psychology > Adolescent and child psychology > [[psicología del desarrollo Linguistics > Applied linguistics > Bilingüismo Psychology > Social psychology > actitudes | ||||||
Divisions: | UPV/EHU > Psicología > Psicología social y metodología de las ciencias del comportamiento | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5915 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.