Zuberogoitia Espilla, Aitor (2003) Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean: Egin, Deia, Enbata, Ekaitza, Gara eta Le Journal du Pays Basque kazeten ikerketa eta euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena. Other thesis, Euskal Herriko Unibertsitatea.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Tesi honek euskarak prentsa abertzale elebidun garaikidean daukan presentzia du ikergai. Abiatu, berriz, hipotesi honetatik abiatzen da: prentsa abertzale elebiduna aho biko ezpata da euskararentzat, batetik haren gutxieneko presentzia bermatzen duen bitartean, bestetik garapen kuantitatiboa mugatu eta kualitatiboki bere barneahalak taxuz garatzea eragozten diolako.
Euskarak prentsa izaniko agerpenak aztertu dituzten ikerlan urrien artean (zorionez, azken urteotan dezente hazi da ikerketon kopurua) orain arte batez ere euskara hutsez jardun duen/diharduten prentsa izan da aztergai nagusia. Alabaina, inor gutxik aztertu du modu sistematikoan Euskal Herriko egunkari eta astekari abertzale elebidun garaikideetan euskarak daukan presentzia (eta aztertu izan dutenean, azterketa sinkronikoak, memento jakin bati dagozkion ikerketak egin dira batik bat); tesi honi, ordea, ikuspegi diakronikoa ere interesatzen zitzaion.
Ikerturiko aldiari dagokionez, lan honek mugarri nagusi bi ditu: batetik, 1975. urtea, 1975ean aro politiko berria abiatu zelako Hego Euskal Herrian. Horrek prentsajardunean ere eragin zuzena izan zuen. Egin kontu: Hegoaldean bertan, urtebete hutsezko prentsaren aldeko apustua berretsi zuen bitartean (Anaitasuna hamaboskariak ere apustu horri eusten ziola), beste batzuek kazetagintza elebiduna hobetsi zuten. Horren ondorioz, hurrengo urteetan kazeta elebidun abertzaleen loratze itzela izan zen Hego Euskal Herrian (Punto y Hora, berriak, Garaia, Egin, Deia, Ere...).
Bigarren mugarria 1980ko hamarraldi hasieran topatu dugu, Ipar Euskal Herrian. Izan ere, 1981ean Mitterrand Frantziako hauteskundeetan gailendu eta gero, aro berria abiatu baitzen frantses Estatuko irratigintzan. Egoera berriari esker, 1981 eta 1982an Iparralden euskara hutsen (Gure Irratia) edo euskararen nagusitasunean oinarrituriko elebitasun diglosikoan (Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza) ekin zioten lanari hiru irratik; garai berean, Enbata asekariak frantsesaren nagusitasunean oinarrituriko elebitasun diglosikoari eutsi zion, eta bide bera jarraituko zuen Ekaitza sorberriak 1986an.
Nola Hegoaldean hala Iparraldean, beraz, eredu bi finkatu zirela ikus daiteke. Tesi honek erdara nagusi duen eredu elebidun diglosikoak euskarari zer ekarri dion aztertu du. Horretarako, bide deduktiboa hobetsi du lehenengo eta behin; alegia, orokortasunaren azterketatik (batetik eremu elebidunetan eta bestetik hizkuntzen ikaskuntza/transmisio-prozesuetan gertatu ohi dena) abiatzen dela lehenengo eta behin. Hori lortze aldera, egileak elebitasunari buruzko literatura garrantzitsuena irakurri du, egoera elebidunetan hizkuntza gutxituekin zer jaso ohi den azaltzen duen esparru teorikoa eratze aldera.
Behin hori eginda, izenburuan aipaturiko sei kazetak eta haien sorrera-ingurumaria ikertu ditu, horretarako iturri zuzen eta zeharkakoak baliatuta. Iturri zuzenei gagozkiela, sei kazetak eurak aztertzeaz gain, teknika kualitatibo (focused interviewak) eta, batez ere, kuantitatiboez (galdetegiak) baliatu da egilea. Behin kazetei buruzko informazio guztia bilduta, haietan euskarak daukan presentzia ikertu du, lagin aleatorio sistematikoaren bidean sartuta. Puntu hauek ikertu ditu batik bat: 1.- Argitalpen bakoitzaren orri-kopurua eta a) euskara hizkuntza nagusi den orrien ehunekoa b) nolahalako presentzia daukan orrien ehunekoa. 2.- Zeintzuk sailetan agertu ohi diren euskarazko artikuluak. 3.- Euskara, euskal kultura edota euskal gatazkarekin harremanik ba ote daukaten. 4.- Informazio ala iritzi generoetan sailkatzekoak ote diren. 5.-Richard Budden nabarmendura indizearen arabera daukaten garrantzia.
Ondorioak, berriz, hauek dira: euskaraz idatziriko iritzi artikuluek ikertutako kazetetan daukaten garrantzia, hizkuntza normalizatuetan iritzi-generoak izan ohi duena baino handiagoa da, eta hori prentsa elebidunean euskara informazio-generoan normala baino gutxiago erabiltzen den seinale da; euskarazko artikuluak askotan euskal gaiei buruzkoak dira, eta praktika hori euskara ghettoan hesitzeko modua izan daiteke; ondorio hori berresten du, gainera, euskarazko artikuluak sail jakin batzuetan sailkatzeko joerak; horrez gain, euskarazko idatziek batez beste ez dute garrantzi handirik Budd eskalaren arabera; azkenik, ikerturiko kazetetan euskara beti izan da egoera diglosikoan eta urteak igaro ahala bere presentzia jaitsi egin da azterturiko argitalpen guzti-guztietan. Hori guztia gogoan, eta dedukziotik indukziora igarota, zera ondorioztatu du egileak: prentsa elebidunaren eredua kale itsua da euskararentzat, eta, horregatik hain justu, pertsona eleanitzek osaturiko euskara hutsezko komunikazioesparru autozentratua trinkotzea da hizkuntza horrentzako alternatiba duin bakar modura proposatzen duena
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Political Science > Public opinion > Prensa Political Science > Public opinion > Medios de masas Linguistics > Applied linguistics > Bilingüismo Linguistics > Synchronic linguistics > Sociolingüística | ||||||
Divisions: | UPV/EHU > Ciencias Sociales y de la Información > Periodismo | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5908 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.