Larrea Muxika, Pedro (2003) 30 urte euskal kulturan (1956-1986): euskalduntzea eta alfabetatzea. Other thesis, Euskal Herriko Unibertsitatea.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Ikerlan honen bidez, 1956tik 1986ra bitartera doan euskaldunen adierazpen kulturalen atal batera hurbiltzeko xedea izan dugu: helduen euskalduntze-alfabetatzera, hain zuzen. Asmo horrek gidaturik bi izan dira geure buruari egin dizkiogun galderak: batetik, zergatik sortu eta garatu zen helduen euskalduntze-alfabetatzea eta, bestetik, jarduera hori zein osagaik ahalbideratu zuten. Lehenengo galderari erantzuteko, epealdi horretan sortutako eztabaida ideologikoei erreparatzea guztiz beharrezkoa izan zaigu. Bigarrenerako, berriz, jarduera horren egileak -ikasleak eta irakasleak- eta erabilitako baliabideak -metodoak- aztertu ditugu.
Euskarari buruz definizio ugari eman ahal bada ere, bati erreparatuko nioke. Izan ere, beste gauza askoren artean, Euskara eskolarik gabeko hizkuntza izan da urte askoan. Europako hizkuntza handien eskolaren bidezko alfabetatzea XIX. mendean gauzatzen zen bitartean, Hego Euskal Herrian 1936ko Gerrateak zapuztu zituen aurreko urteetan ezari-ezarian hasitako Euskararen aldeko mugimenduak. Gerra hori egin eta galdu zuen belaunaldiaren eta Gerra ezagutu ez zutenen artean oro har etendura bat agertu zen.
Izan ere, 36ko Gerratearen ondorengo urteetan sortutako hutsartearen eta krisialdiaren ondoren, euskaldunen belaunaldi gazteen artean batez ere, ordura arte ez bezalako kontzientziatze prozesu bat gertatu zen. Kontzientziatze prozesu horren eragile nagusiak, nire iritziz, bi izan ziren: bata, II. Mundu Gerraren amaieran Europatik zetozen mugimendu politiko eta filosofikoak (humanismoa, existentzialismoa eta era askotako ezker mugimendu berriak) eta, bestea, Hego Euskal Herriaren bilakaera ekonomikoa. Azken honek etorkinen etorrera bizkortu zuen, bertako eta kanpokoen arteko kontraesanak areagotuz. Azken batean, kontzientziatze prozesu horren ondorioz, gerra aurreko eta osteko belaunaldien arteko gatazka sortu zen eta urte horietan gauzaturiko mugimendu sozialen, politikoen eta kulturalen eragile nagusia bihurtu zen.
Haustura horrek ideologia, kultura eta, eskuarki, gainerako giza baloreak bere baitan hartu zituen. 60ko urteen amaieran eta 70ekoen hasieran gertatutako hainbat istilu eta gertakari (ikastolen sorrera, bilakaera, gatazka eta zatiketa; Euskara Batuaren onarpena; ideologia komunisten eta talde armatuen hedapena...) ez zaizkio arrotz orduko egoera horri eta, hein handi batean, gertaera horiek guztiek garai horretako prozesu kulturalak baldintzatuko dituzte. Krisialdiaren ondorioz, urte horietan behin eta berriz plazaratu ziren XIX. mendearen amaieratik euskaldunen identitateaz ebatzi barik zetozen arazo zaharrak: euskara, euskalduna, Euskal Herria. Arazo zahar horiei erantzun berriak eman nahian Oteizak, San Martinek, Txillardegik eta Azurmendik hartu zuten parte besteak beste.
Helduen euskalduntze alfabetatzea, jakina, testuinguru horretan kokatu beharra dago, eta, gainera, berezitasun bat zuelarik: 60ko hamarkadatik aurrera helduen euskalduntze eta alfabetatzea ez da, ordura arte bezala, intelektual gutxi batzuen zeregina izango, baizik eta, hasiera batean astiroago eta 70eko hamarkadatik aurrera azkarrago, jende askoren ardura.
Euskal Herrian -eta inguruko lurraldeetan ere- aurrekaririk ez duen prozesu baten bidez, 70eko hamarkadaren erdialdetik gaur egunera arte, batez beste 40.000 pertsona heldu inguru matrikulatzen dira urterik urte helduentzako euskara eskoletan. Mugimendu hori, esan bezala, ez da gertaera isolatu bat, baizik eta euskal kulturaren beste agerpen batzuekin batera (ikastolak, kantagintza, literatura, euskarazko aldizkariak...) 60ko hamarkadan abian jarri zen euskal kontzientziatze berriaren emaitza. Espainia eta Frantziako gobernuen laguntzarik gabe -eta maiz gobernuak kontra zituela- sortu zen mugimendu hau erabat bizirik eta indarrean dago gaur egun Euskal Herri osoan. Tarte horretan antolamenduari (ekimen pribatua/publikoa, irakasle zaletuak/profesionalak), metodologiari (metodo tradizionalak/komunikatiboak) eta, nola ez, euskalduntze eta alfabetatze izaera berari (alfabetatze literarioa/kulturala, motibazio ideologikoa/pragmatikoa) atxikitako hainbat ikuspegi, arazo eta oztopo gainditu behar izan ditu helduen euskalduntze eta alfabetatzeak. Azken batean euskara da euskaldunak gehien kohesionatzen dituen elementua, euskara barik ez baita euskaldunik
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | History > History by epochs History > Specialized histories | ||||||
Divisions: | UPV/EHU > Ciencias Sociales y de la Información > Historia contemporánea | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5893 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.