Hernández Mata, Amelia (2003) Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944) kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan. Other thesis, Euskal Herriko Unibertsitatea.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944) kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan tesia XX. mendearen hasieran suertatu ziren aldakuntza sozio-ekonomikoen garaikoa da. Industralizazioak erakarritako berrikuntzez gain, katolikotasunean haustura suertatu zen, bereziki nabarmen izan zena XX. mendeko Lehenengo eta Bigarren Mundu Gerren artean.
1920., 30. eta 40. hamarkadetako giro berriak eragin handia izan zuen Lafitterengan. Hiru hamarkadek Lafitte kristaua eta antiliberalen berri ematen digute; hala ere, liberalekin lehiatu berharra onartu egin zuena. Izen ere, Piarres apaiza katolizismo integristatik urrundu eta katolisizmo demokratikorantz hurbildu zen, erakusten duena demokraziaren bidetik ihardun zuela.
Halaber, Ipar Euskal Herrian ez ezik, Pirineotako beste aldean ere katolizismoan suertaturiko aldakuntzen adibideak ditugu. Gure azterketa gehien bat Iparraldera mugatu badugu ere, ezin ahaztukoa da Hego Euskal Herrian garaturiko haustura katoliko-konfesionalen alderdien artean, EAJ eta Comunión Tradicionalistan 1932an bildu zena (karlista-integrista). Bietan adiskideak zituen Piarres Lafittek, eta gerra zibilaren garaian kontraesanak bere goren gradura iritsiko ziren.
Eremu kulturalean Piarres Lafitte sare intelektual baten kidea izan zen, kultura jasoko sare baten partaidea, hain zuzen ere. Euskaltasunaren eta kulturgintzaren erakusgarri izango zen sare horretan Piarres Lafitte kokatzearekin batera, tesiak azalduko du noraino izan ziren garrantzitsuak Lafittek buruturiko ekintzak, sarekideekin izan zituen harremanen berri ere emanez.
Prosopografiaren bidetik abiatu gara Lafitteren sare intelektualaren kideen berri emateko. Prosopografía lan honen bidez emaitza berri bat gehitu nahi izan diogu orain arteko ikerlariek buruturiko ikerkuntzei. Lanok eginak izan dira protagonistak, taldeak batzuetan, ardatz harturik, baina euren banakotasunean. Gu geu, ostera, ahalegindu gara gure ikerpena osatzen sareek islaturiko harremanetan oinarrituta, sarekideen harremanak ezagutzen, euren ezaugarriak aztertu eta, garaiko giro sozio-politikoa harturik, Piarres Lafitteren 1920tik 1944ra bitarteko garaiaren egoera kulturalaren berri ematen.
Lafitteren sarekideen berri izateko datu base bat osatu dugu, alkartekideak eta elkarteak aipatuz, baita elkartzeko data eta lekua. Aztergai bihurtu dugun elkarte kulturalak aukeratu orduko, entzute handieneko sozietateetara jo dugu. Iparraldeko zein Hegoaldeko elkarteak arakatu ditugu -Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne, Eskualzaleen Biltzarra, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, Gure Herria elkartea eta Euskal Museoa-, Piarres Lafitte abiapuntua izan baita, harremanetan egon zena Pirineoen alde bietako euskaltzaleekin. Zio berberagaitik, hau da, Lafitte lan honen protagonista aukeratu izana, Iparraldekoak dira elkarte gehienak, hiru hamarkada horietako Lafitteren ekintzen eszenatokia Iparraldea izan baitzen.
Era berean, aldizkariak aztertu ditugu (Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne, Eskualduna, Eskualzaleen Biltzarra, Revista Internacional de los Estudios Vascos, Euskera, Gure Herria, Bulletin du Musée Basque eta Gure Herria), elkarteekideek zein aldizkaritan idatzi zuten ezagutzeak bidea emango baitzitzaigun garaikideen arteko harremanak ezagutzeko.
Jakina, Lafitteren aldeko zein kontrako sarekideak izango ditugu. Esan beharra dago, hala ere, eremu intelektualean Lafitteren etsai gutxi aurkitu dugula, eztabaida intelektualak ugariak izan baziren ere, aldizkarietako lanek erakusten duten moduan. Pentsabide sozio-politikoaren aldetik, ostera, nabariagoak dira Lafitteren adiskideak eta aurkariak. Harrigarria bada ere, intelektualak ezean, apaizak eta politikoak izan ziren Lafitteri kontra egin ziotenak, ideia atzeragoiko apaizak, alde batetik, eta eskuin eta eskuin muturreko politikoak, bestetik.
Ulergarria da Lafittek garaiko apaizen artean arerioak izan zitzan, berrizalea izateaz gain, demokrata kristaua izan baitzen, garaiko integrismo katolikoari uko egin ziotenetariko bat, beraz. Beste aldetik, garai hartan zentralismo frantziarra zen giro politikoaren ezaugarri nagusia; ez zegoen, beraz, Lafitteren euskalzaletasunerako lekurik, eta zeinu abertzale txikienaren aurrean, kontra izango zituen Lafittek tokiko politikoak
Item Type: | Thesis (Other) | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | History > Specialized histories > Historia de las ideas políticas Sociology > Cultural sociology > Relaciones culturales | |||||||||
Divisions: | UPV/EHU > Ciencias Sociales y de la Información > Historia contemporánea | |||||||||
Contributors: |
| |||||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | |||||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | |||||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5891 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.