Logotipo Hedatuz

Euskal Autonomia Erkidegoko meteorologi patroien definizio eta ikerketa

Gezuraga Sarduy, Xiomara (2003) Euskal Autonomia Erkidegoko meteorologi patroien definizio eta ikerketa. Other thesis, Euskal Herriko Unibertsitatea.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Euskal Autonomia Erkidegoan egoera meteorologiko ezberdin ugari aurki daitezke: etengabeko euriteak, elurra, haize gogor eta leunak, eta horrez gain ur gorakadak gertatzen dira ibai eta erreketan maiztasun handiz. Hau dela eta E.A.E.n ematen diren meteorologi patroien ikerketa aurrera pausu bat dela esan daiteke meteorologi honen ezaupide eta arriskuen aurrikusterako, baina baita beste arlo batzuetan ere. Doktore tesi honetan Euskal Autonomia Erkidegoko egoera meteorologikoak multzoetan sailkatu dira. Horretarako, bi eremu klimatiko ezberdinetan kokaturiko gainazaleko estazio meteorologiko automatikoak (Bata Mungiakoa, kostatik gertu beste Arabako lautadan dagoen Arkautekoa) eta Punta Galeako haize-profilatzailearen urte oso bateko datuak erabili dira, zeintzuek, hurrenez hurren, lurrazaleko aldagai meteorologikoen eta altuera ezberdinetan haizearen profilak ematen dizkiguten.

Definituriko egoera meteorologikoen multzoei, patroi meteorologikoak deritze, tokian tokiko partikularki definitu behar direnak. Berauek eratzeko metodologia ezberdinak daude. Zenbait autorek, hala nola Ruosteenojak (1988), funtzio ortogonal enpirikoak erabili zituen (Wilby (2001), Buizza eta Palmer-ek (1995) edo Molteni eta Palmer (1993) bezalako ikerlariek bektore propioak deritzenak). Brethertonek (1992) korrelazio kanonikoen analisian oinarrituriko metodoa aukeratu zuen. Hughes-ek (1994eta 1999) patroi meteorologikoak erregresio zuhaitzen bidez definitu zituen. Eta Gillesek (1989) sistema adituen bidez. Beste zenbaitzuk nahiago dituzte cluster analisia, karratu txikien metodoa edo neurona sare artifizial mota ezberdinak. Lan honetan denbora errealean lan egin nahi izan denez, metodologia propioa diseinatu behar izan da. Ez da metodo bakarra jarraitu, baizik eta bide ezberdinek ematen duten oparotasuna bilatu da, lan honen baldintza bereziek eskatu bezala.

Bederatzi patroi definitu dira EAEko egoera meteorologiko esanguratsuenen adierazgarri. Hauetatik 4 presio altuko guneen eraginpekoak dira (A1etik A4ra izendatuak) eta beste bostak presio baxuen guneen eraginpekoak (B1etik B5era). Bai Mungiako estazioan eta bai Arkautekoan, patroi meteorologiko hauen joerak bana banan aztertu eta deskribatu izan dira lurrazalean eta altueran.

Bederatzi patroi hauek oinarritzat hartuz, edozein egunetako datuak zein patroiri dagozkien aztertzeko diagnosi programa ere prozeduraren parte garrantzitsua izan da. Era honetan, definitutako patroiak aplikazio ezberdinetan erabili ahal izateko. Aplikazio bi aztertu dira bereziki:

Batetik datu meteorologikoen kalitate kontrolaren prozeduran iragazki gehigarri gisa, datu hauetan ager daitezkeen zenbait akats detektatzeko lagungarriak gertatzen direla ikusi da. Horretarako aldagaien eta patroien arteko erlazio enpirikoak aztertu dira. Bereziki lagungarria gertatu da, oso aldakorrak diren aldagaietan, haizearen norabidea kasurako.

Bestetik, partikula ezberdinen distantzia luzeko garraioa ahalbidetzen duten egoera atmosferikoak patroi meteorologikoen bidez antzeman nahi izan dira; hala nola, sulfato edo Saharako hautsaren garraioa. Gertaera hauek detektatzea asko konplikatzen da, aire masak europar kontinentera heltzen direnean, dispertsio prozesuak eta igorpen lokalen eraginak gertaera hauek konplikatzen dituztelako. Partikula atmosferiko esekiei buruzko Europar komisioko lan taldeak atmosferan dagoen materia partikulatua kontrolatzeko prozeduran lagungarri gertatzen baitira

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: Technological Sciences > Environmental technology and engineering > Control de la contaminación atmosférica (ver 2509.02)
Earth and Space Science > Meteorology > Meteorología por radar
Divisions: UPV/EHU > E.T.S. de Ingenierios Industriales y de Telecomunicación > Ingeniería Química y del Medio ambiente
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorMarino Navazo Muñoz,
Date Deposited: 24 May 2010 17:00
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5889

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.