Mallea Lamikiz, Idoia (2002) Urdaibai, herri bizitza eta hizkuntza (1960-2000). Other thesis, Deustuko Unibertsitatea.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Urdaibai, Herri Bizitza eta Hizkuntza, 1960-2000, 2002ko urtarrilean Deustuko Unibertsitatean aurkeztutako tesia dugu, izaera interdiziplinar batekin herrietako geografiaren analisi, etnografia eta linguistika biltzen dituena.
Azterketak Urdaibaiko mundura hurreratzen gaitu, Biosfera Erreserbara hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak proposatuta 1984. urtean hala izendatutakoa. Deklarazioa berton biltzen diren balore ekologiko, sozioekonomiko, historiko eta kulturalen aberastasunengatik lortu zen.
Lanak, Urdaibaiko ohizko eta gaurko nekazal bizitza formen eboluzioa ikertzen du, hirurogeigarren hamarkadan hasitako baserri-kale krisialditik gaur egunera. Betidaniko nekazal bizitzaren oinarriko zelula den, baserriaren atzoko eta gaurko ikuspegi bat, paisaiaren ustiapen eredu eta elementu bertebratzailea den ikuspuntutik. Sarri askotan ikuspegi ezkorra, ezkorra baita ohizko edo betiko sistemen mantenimendu ikuspuntutik, baina ezin ahaztu iraupenerako aukera berrien abaniko bat zabaltzen dela, beti ere XX. mendeko lehen erdialdiarekin zer ikusirik ez duen gizarte bati adaptatzeko gai den heinean.
Ikerketa ez da soilik aspektu geografiko, sozioekonomiko edo demografikoetara limitatzen, nekazal munduaren ikuspegia, balore kulturalen arlorantz ere zabaltzen da.
Baloren atal hau ahozko ondarearen azterketan oinarritzen da: batipat erreskate lana, poblazioa zahartu ahala edo hirira doan heinean, altxorra galduz doa, eta betibetiko edukinak galtzeko arriskua dute. Era honetan, tesia edukin horientzako segurtasun bat da, eta nola edo hala metodologien konpendio bat, herrialde bat enfoke multidiziplinar horretatik ikertzean.
Tesia hiru atal nagusitan banatzen da:
Lehenengo kapitulua Urdaibaiko aspektu sozioekonomikoetaz arduratzen da, indikadore garrantzitsuenen azterketarekin, azken hamakardaketako datuak kontrastatuaz, eskualdearen argazki orokor bat eginez, lagungarria eta beste atal biak ulertzen lagunduko duena.
Bigarren kapitulua Urdaibaiko nekazal munduaren eboluzioari dedikatutakoa da, eta era batean edo bestean biharko nekazal munduaren gidalerroak edo nondiko norakoak sumatzen ditu. Nekazal ekintzak oraindik pisu espezifikoa duten espazioa da berau, esplotazio oso txikietako nekazal mundua, lurrarekiko lotura, lantzen den lurra bezain zaharra den mundua, tradizioak tinko mantentzen diren gunea, nekazaritza-abeltzantzaesplotazio forestala trinomioa baserrientzako oraindik ezinbestekoa egiten den eremua, azken batean, ohizko espazioa dugu baina apurka-apurka teknologi berrietara irekintzen doana, esnatzen ari dena, non giza taldeek eta aktibitateak, inuguruaren errektoreak diren hiri nukleoekin konpartitzen dute espazioa. Hiria-herria osagarritasun hori, hainbat ikuspuntutatik aztertutako espazio honetan nahikoa argi ikusten da.
Hirugarren kapitulua ahozko patrimonioari dedikatutakoa da: baserria, irakasteko asko eta asko izan duen benetako instituzio bat izan da, baina ikasleak galdu ahala hainbat gauza geratu da bidean irakatsi gabe. Gure nagusiak bizitzaren legean joan aurretik, beraien testigua hartu eta gorde nahi izan ezkero, beste toki batzuetara ere hedatu behar litzatekez era honetako lanak, batez kontutan izanik hiri eta industri guneen influentzia geroago eta sendoagoa dela, eta jakinik gizartea momentuz momentu aldatzen ari dela.
Ezin dugu ahaztu gizarte baten murgildurik, era bateko edo besteko bizitza formak badutela eraginik eta erreflejorik hizkuntzan. Ikerketan biltzen dena, gizarte berri bat, biharko eguna eraikitzen dagoen nekazal bizitza forma batzuen emaitza da. Lanak, geroko belaunaldiei begira, gure arbaso hurbilen iragan testimoniala utziko die, beraz, lana, atzoko egunetik biharko egunerako zubi bat da
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Geography > Historical geography Geography > Human geography > Geografía política Geography > Regional geography | ||||||
Divisions: | UD > Filosofía y Letras > Historia | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5846 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.