Hirigoyen, Arantxa (2002) Maurice Harrieten (1814-1904) euskara-frantsesa hiztegi-eskuizkribua: ikerketa lexikografikoa. A, K eta T hizkiak. Other thesis, Université de Pau et des Pays de l"Adour.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
XIX.mende erditsutan kokatzen den Harrieten hiztegiak ezaugarri nagusi bat badu: sekulan argitaratua izan ez den obra bat da, hau da eskuizkribua da. Orotarat 3536 hosto ditu, alfabetikoki sailkatuak A-tik Z-raino. Hiztegi elebiduna da, hau da euskara-frantsesa hiztegia. Sarrera-hitzak euskaraz agertzen dira eta mugabideak frantsesez; hots, frantsesez esplikatzen ditu euskal hitzak. Elebiduna ez bakarrik mugabideetan, Harrietek erabiltzen dituen etsenplu eta aipu oro frantseserat itzultzen baititu.
Hemen aipatu beharreko beste ezaugarri nagusi bat, euskalki guziak konduan hartzen dituela da. Harrieten hiztegian ez dira bakarrik lapurtera, behenafarrera edo zubererazko hitzak agertzen, baizik eta euskalki guzietakoak. Gisa horretan euskal lexikoaren erakusgai zabala eskaintzen digu. Euskalkien aipamena hiztegiaren aberastasunetariko bat da dudarik gabe; eta xehetasun interesgarriak eskaintzen ditu hiztegigileak alde horretatik. Horrek frogatzen digu Harrietek bere ezagutza eta jakitateaz aparte iturri anitz eta desberdinak erabili zituela bere hiztegiaren osatzeko.
Preseski euskal lexikoaren erakusgai zabal horrek, hiztegiaren makroegitura finkatzen eta osatzen du. Tesi-lanerako hautatu ditudan hiru hizkiek (A, K, T) erakusgai zabala eskaintzen dute, sarrera-hitzen kopurua oparoa izanik. A hizkian 1512 hitz edo sarrera kausitzen ahal dira, K hizkian 490 eta T hizkian 855.
Sarrera-hitzen sailkapenak ezaugarri nagusi bat badu: izen arrunta eta adjektibo guziak forma mugatuan emanak dira. Aditzak, aldiz, partizipiotik abiatuz denak aditzizen moldean aurkeztuak dira (abarkatzea, khamustea, talcatcea...).
Makroegitura finkatu ondoan, hiztegigileak hiztegi-artikuluak osatu behar ditu hots mikroegitura. Harrieten hiztegian, lehen behakoan argi da hiztegi artikuluek ez dutela denek egitura bera. Halaber, hona hemen sarrera-hitz nagusiaren ondotik maiz agertzen diren osagaiak: sarrera-hitza, aldakia, mugabidea edo definizioa, adibidea edo aipua, sinonimoa, etimologia edo hitz-iturburua eta oharrak.
Ezaugarri bakoitza banaka aipatzea luze izanen delakoan, aipamen berezia egin nahiko nuke adibide edo aipuei buruz. Harrieten euskara-frantsesa hiztegia idazleen aipuz josia da; eta preseski hori hiztegiaren berezitasun handi bat da. Oroitarazi behar dut hemen, hiztegiaz aparte, tesi-lanean beste bi dokumentu berriren aipamena egin dudala. Batetik, Cahier de notes1 izeneko liburuxka baten berri ematen dut eta bestetik, haltsuar hiztegigileak bere etxeko liburutegian zituen obra guzien zerrendaren berri. Berrehunetik gora obra zenbatu ditugu eta dudarik ez da Harrietek, liburu zerrenda horretatik edan duela. Lau mende baino gehiago estaltzen duten liburu eta obrak dira. Hiztegi batendako aipuak edo adibideak beharrezko osagaiak dira. Gure kasuan, Euskara-frantsesa hiztegiak informazio iturri aberatsa eskaintzen digu ikuspegi horretatik.
Dudarik ez da, Harrietek, euskara bere osotasunean kondutan harturik eta hiztegi elebidun batean oinarriturik, gaur egun oraino argitaratua ez den altxor bat utzi digula.
Isilpean airatu diren hostoak, higatzen eta xahartzen ari dira Baionako apezpikutegian gaur egun.
Euskararendako altxor eta ondare ikaragarria izateaz gain, euskal hiztegigintzaren historian badu bere lekua, ongi merezia gainera.
@@ -----------
@@ 1. Hiztegia, Cahier de notes eta Harrieten liburutegiko obren zerrenda Baionako apezpikutegian
atxikiak dira gaur egun
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Linguistics > Synchronic linguistics > Lexicografía | ||||||
Divisions: | Université de Pau et des Pays de l'Adour (UPPA) > UFR Pluridisciplinaire de BAB > Études Basques | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5840 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.