Amores Olazaguirre, Gustavo (2002) Evaluación del estado fitosanitario y de contaminación de los hayedos de la Comunidad Foral de Navarra mediante el empleo de indicadores. Other thesis, Universidad de Navarra.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Pagadiek Nafarroa Garaian duten garrantzia eta Europako eremu zabaletako basoen osasun-egoeraren okerragotzean eguratseko poluzioak duen eragina izan dira lan hau burutzera eraman duten arrazoiak.
30 pagadi-sail aukeratu ziren Mendialdea deritzon eskualdearen barruan. Laginketa puntu bakoitzeko 6 zuhaitz hautatu ziren, eta hostoen makroelikagai- zein mikroelikagai-edukiak aztertu eta Baso-kalteen Inbentarioa delakoa burutu zen. Halaber, pagoen enbor inguruko lurzoruaren gainazaleko laginak jaso ziren, metal astunen eduki osoak nahiz frakzio erauzgarriak zehazteko, baita pH-a eta materia organikoaren edukia aztertzeko ere.
Bestalde, Ilex aquifolium espezieko hosto-laginak bildu ziren aipaturiko eskualdeko 41 puntutan, metal astunen edukiak zehaztu asmoz.
Azkenik, Nafarroa Garaiko pagadi adierazgarri baten azterketa trinkoa ere burutu zen ikerketa osatzearren: ia hiru urtetan 15 egunetik behin euri-laginak analizatu ziren Auritzen kokatutako pagadi-sail baten barruan zein kanpoaldean.
Lorturiko emaitzetatik ateratako ondorio azpimarragarrienak honako hauek dira:
1. Baso-kalteen Inbentarioari dagokionez, aztertutako zuhaitzak Europako eskualde askotako pagoak baino osasuntsuago daude.
2. Elikadura aldetik begiratuta, pagadi-sailen oso gehiengo nabarmena egoera onean dago. Nafarroa Garaiko pagadiak oraindik ez daude N-aseak, eta nitrogenoa da pagoen hazkuntza mugatzen jarraitzen duen elikagaia, gainontzekoen eduki altuek lagunduta.
3. Gaurdaino gure pagadiek ez dute azidotze-fenomenorik jasan.
4. Berun eta kobre bidezko poluzioa aztertutako pagadi-sail guztietan aurkitu da, eta zink bidezkoa erdietan edo egiaztatua geratu da ziurtasun osoz. Hala ere, berun bidezko poluzioa da guztietan handiena. Honek poluzio orokorraren zantzua erakusten digu.
5. Berun- eta zink-ekarpen antropikoek aztertutako eremutik mendebalderantz eta ipar-mendebalderantz kokatuta dauden gune industrializatuetan dute jatorria. Dena den, ezin liteke aipatu gabe utzi aurkituriko berun bidezko poluzioan zirkulazioak derrigorrean izan behar duen eragin garrantzitsua. Kobrearen kasuan, ordea, litekeena da iturburu nagusia iparralderantz dauden Europako eskualde industrializatu urrunagoetan aurkitzea.
6. Haatik, Nafarroa Garaiko pagadi-lurren berun-, zink- eta kobre-edukiak oraingoz ez dira lurzoruan bizi den mikrofauna eta mesofaunaren garapena kaltetzeko moduko mailetara iritsi, salbuespenak salbuespen; bai ordea, nahiz eta jatorri naturala izan, aurkitutako kadmio- eta kromo-edukiak.
7. Poluzio egoera larriagotzearen ondorioz zein ekosistemaren bat-bateko aldaketa baten aurrean pagadi-sail bakoitzeko metal edukiek landarediarentzako ekar dezaketen arriskua ikuspegi orokor batetik aztertzen badugu, ipar-mendebalderantz handitzeko joera antzeman dezakegu.
8. Auritzen kokatutako pagadi-saileko ekosistemak epe luzera jasan lezakeen azidotzeari dagokionez, lortutako emaitzak kezkagarriak dira; izan ere, katioi basikoen jalkiera osoa hala zelai irekikoa Europako handienetarikoak badira ere, konposatu azidotzaileenak gaina hartzen die.
Hala ere, euriaren eraginez landaredian gertatzen den katioi basikoen galerak (potasio eta kaltzioarenak bereziki) botatako uraren azidotze-ahalmena zein azidotasuna bera indargabetzen ditu baso barruan.
Ondorio guzti hauek ondorengo hausnarketara garamatza, etorkizunari begira:
Egia da Nafarroa Garaiko Mendialdetik mendebalderantz eta ipar-mendebalderantz kokaturik dauden eskualdeetako industria astunaren gainbeheraz geroztik metal astunen isuriak gutxitu bide direla; baita berunik gabeko gasolina ezarri zenetik ibilgailuek aireratutako berun-kantitatea apalagoa dela ere. Hala eta guztiz ere, komenigarria litzateke gure pagadietako lurren metal astunen edukiak aldizka aztertzen jarraitzea, lan honen bitartez ezin zehatz baitezakegu aurkitutako poluzioa aspaldikoa ala duela gutxi iritsitakoa den.
Konposatu nitrogenatuen isurien areagotze orokorraren aurrean, pagadien elikadura-egoeraren kontrolak eta euriaren analisiak ere ez lukete etenik izan behar, areagotze horrek, ekosistemen N-asetzeaz gain, lurzoruko metal astunetako batzuk mugikor bihurtuko lituzkeen azidotzea ere eragin baitezake
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Technological Sciences > Environmental technology and engineering > Control de la contaminación atmosférica (ver 2509.02) | ||||||
Divisions: | UN > Ciencias: Biología, Química, Bioquímica. > Fisiología vegetal | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5828 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.