Logotipo Hedatuz

Aurrezaintzeko zerbitzu klinikoak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan: maiztasuna eta faktore determinatzaileak

Basaldua Artiñano, Ander (2001) Aurrezaintzeko zerbitzu klinikoak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan: maiztasuna eta faktore determinatzaileak. Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Nire helburua ikerketa horretan serokolesterolaren eta odol-presioaren analisien eraginkortasuna aztertzea izan zen.

1997. urteko Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Inkestako datuak erabili ziren. Instituzionalizatu gabeko 15 urte baino nagusiago ziren 4045 pertsonen datuak ikertu ziren, pertsona hauek zoriz aukeratu eta adin, sexu, gizarte-mailaren arabera banatu ondoren. Datuen bilkura egiteko 2 galdesorta erabili ziren, bata senideentzat, eta bestea pertsonala.

Zerbitzu kliniko prebentiboen erabilpenaren datuak galdera hauen bitartez lortu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Inkestak bildutako informazioarekin, bereziki presio arteriala eta kolesterolemiaren neurria azken urtean (menpeko aldagaiak ikerketan):

Noiz hartu duzu (edo hartu dizute) tentsio arteriala azkeneko aldiz?

Noiz egin dizute kolesterolaren azken analisia?

Adina, sexua, osasun subjektibo txarra, kontsulta medikoa, bizilekua, ikasketa maila, tabako eta alkohol kontsumoa, eta jarduera fisikoa lanean edo aisialdian, izan dira aldagai independente nagusiak. Beste aldagai batzuk ere ikertu dira, aztertzen ari garen erlazioan izan lezaketen eraginarengatik.

Informazio horrekin eta kalitate-kontrol baten ondoren, erregresio logistiko anizkun ereduak eraiki ziren, tentsio arteriala hartzea eta kolesterolemia neurtzea zein maiztasunekin egiten den jakiteko, interes-erlazioaren nahaste-faktore nagusiak kontrolatuz.

Odds ratio-ak (OR) eskuratu dira aldagai bakoitzak prebentzio zerbitzu-klinikoen erabilpenarengan daukan loturaren neurri modura.

Lortutako emaitzek erakusten dute sexu bietan prebentzio-zerbitzu klinikoen erabilpena (hala nola, kontsulta medikoena) handiagoa dela, zenbat eta adina handiagoa eta osasun subjektiboa txarragoa izan, lotura positibo eta independentearekin.

Kolesterol maila neurtzen duten pertsonen portzentaia adinarekin eta osasun subjektibo txarrarekin areagotzen da, baina ez da harremanik agertzen arrisku kardiobaskularrerako faktore diren bizi ohiturekin (tabako eta alkohol kontsumoa) edo jarduera fisikoarekin, lanean edo aisialdian. Salbuespen bat agertzen da: gorputz masaren indizea; kasu horretan, harreman positiboa eman zen. Bestalde, maila hori hezkuntza mailaren arabera ere handitzen da. Ikerketa hau sarriagoa da gizonezkoetan emakumezkoetan baino. Odol presioaren neurketaren kasuan antzeko emaitzak eman ziren.

Gure ikerketak erakusten du Euskal Herriko biztanleen %46k ez duela kolesterol maila neurtu aurreko urtean eta %34k ez duela odol presioa neurtu. Gutxi gorabehera adin ertaineko %50ek hiperkolesterolemia edo hipertentsioa jasaten du; horregatik, urtero hainbat alditan aztertu beharko lukete. Nahiz eta arrisku faktoreetatik kanpo egon, azterketak maizago egin behar lirateke (kolesterola 5 urtean behin eta odol presioa 2 urtean behin gutxienez).

Ondorio moduan esan beharra dago kolesterol eta odol presioaren neurketak ez doazela bat arrisku kardiobaskularrarekin. Gainera, badira azterketan ezberdintasun sozialak, non osasun-profesionalek laguntza eskain dezaketen

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: UNSPECIFIED
Divisions: UPV/EHU > Farmacia > Aurrebabesteko Medikuntza eta Osasun Publikoa
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorFernando Rodríguez Artalejo,
Date Deposited: 24 May 2010 17:00
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5796

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.