Logotipo Hedatuz

Elebitasunari buruzko berrikuntza haur-hezkuntza etapan Donostiako eskola publiko batean

Aierza Lertxundi, María (2001) Elebitasunari buruzko berrikuntza haur-hezkuntza etapan Donostiako eskola publiko batean. Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Elebitasunaren eta taldekapenaren inguruan Donostiako ikastetxe batean Haur-Hezkuntzako etapan egin duten esperientzian oinarritzen da ikerketa hau. Ikasleak modu batera edo bestera taldekatzeak garrantzia bazuela konturatu ondoren, arazo horri ahalik eta ondoen erantzun nahian egindako prozesua eta ondorioak dira hemen azaltzen direnak.

Ikerketa honen helburua da, alde batetik ikastetxean lehen zegoen Taldekatzemodu zaharreko ikasleen emaitzak eta ondoren jarri zen Taldekatze-modu berriko ikasleen emaitzak elkarrekin konparatzea, eta bestetik ikerketa hau eskola bakarreko ikerketa denez, emaitza horien testu-ingurua zein den ezagutzea, hau da Haur-Hezkuntzako Bigarren Zikloko "errealitatea" ezagutzea.

Ikertu diren bi taldekatze-modu horien ezaugarri nagusiak ondorengo hauek dira:

Taldeak: Talde-kopuru berdina dago bi taldekapen moduetan, 4 talde: A, B, C eta D.

Ereduak: 4 eredu taldekatze Zaharrean D, D´, D´´ eta B; bi eredu Taldekatze berrian D eta Murgiltze-eredua.

Irizpideak: Taldekatze Zaharrean taldeak egiteko orduan homogeneitatea bilatzen zen, aldiz taldekatze Berrian heterogeneitatea bilatzen da areago.

Antolakuntza: Taldekatze Zaharreko taldeen artean ez da interakziorik ematen, aldiz taldekatze berrian D ereduko ikasleek eta Murgiltze-eredukoek jarduera batzuk egiten dituzte elkarrekin astean zehar horretarako aurretiaz antolatuta dauden ordu jakin batzuetan.

Hizkuntza: Taldekatze Zaharreko B ereduko taldeek gaztelaniako klaseak izan dituzte, 2 ikasturteetan, aldiz Taldekatze Berrian ez dago gaztelania eman duen talderik.

Baliabideak: Aparteko baliabide pertsonalik ez dute izan Taldekatze Zaharreko ikasgelek, aldiz Taldekatze Berriko murgiltze-taldeek errefortzu pertsonalak izan dituzte ikasgeletan.

Etorkizunean: Taldekatze Zaharrean Lehen-Hezkuntzako etapan talde hauetako ikasleak nahasteko asmorik ez dago, aldiz Taldekatze Berriko taldeak nahasteko asmoa dago.

Ikastetxeak, datu objektibotan plasmatu nahi zituen prozesu horren ondorioak, inpresio hutsean gelditu gabe eta horrela ikerketa bat egin genuen taldekatzeko bi moduak elkarrekin konparatuz.

Ikerketa honen lagina Haur-Hezkuntzako 212 ikaslek osatzen dute. Ikasleei pasatu zaizkien probak izan dira: euskarakoak, matematikakoak, oinarrizko kontzeptuenak eta autokontzeptuarenak.

Konklusio sendo eta biribilena bezala esan daiteke, ikasleak taldekatzeko moduan ikastetxeak egin duen aldaketa mesedegarria izan dela, zalantzarik gabe, murgiltze-ereduko ikasleentzat euskara ikasteko orduan, eta aldi berean ez duela inolako kalterik sortu aztertu diren errendimenduaren beste ikuspegietan.

Testuingurua edo marko praktikoa 4, 5 eta 6 kapituluetan azaltzen da. Lehenengoan Zuhaizti ikastetxearen deskribapen orokorra egiten da, bigarrenean Haur-Hezkuntzako gurasoen egoera sozio-kulturala eta linguistikoa azaltzen da, eta hirugarrenean Haur-Hezkuntzan gaur egun dagoen kurrikulu praktikoaren zenbait ikuspegi ematen dira: Haur-Hezkuntzako 2. Zikloko ikasgeletako antolamenduari eta funtzionamenduari dagozkien zenbait alderdi adierazten dira, batez ere ikasgela hauetan aurkitzen diren txokoak eta hauetako bakoitzean irakasleek eta ikasleek egiten dutena azaltzen da.

Ondoren honako ikuspegi hauek adierazten dira: euskara ikasteko saiorik garrantzitsuenak zein diren; irakasleek egingo lituzketen aldaketak: txokoetan, gelako antolakuntzan eta ikasleen antolakuntzan; eta irakasleen satisfazio-maila: txokoen antolakuntzari dagokionez, gelako antolakuntzari dagokionez, norbere lanari dagokionez, ikasle-taldeari dagokionez eta irakasle-antolakuntzari dagokionez.

Kapitulu honetan bertan Haur-Hezkuntza osoa besarkatzen duten zenbait datu ere azaltzen dira honako ikuspegi hauei buruz nola diren: Lehenengo, taldekapenak egiteko erabili den prozesua eta irizpideak. Bigarren, Programazioari buruz irakasleek esan dutena. Hirugarren, Irakur/idatz-prozesua. Laugarren, Irakasleen euskarari buruzko zenbait datu

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: Pedagogy > Organization and planning of education > Organización y dirección de las instituciónes de educación
Pedagogy > Organization and planning of education > Planificación y financiación de la educación
Divisions: UPV/EHU > Filosofía y Ciencias de la educación > Didáctica y organización escolar
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorPeio Aierbe Etxeberria,
Date Deposited: 24 May 2010 17:00
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5795

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.