Logotipo Hedatuz

Orozko haraneko kondaira mitikoak. Bilduma eta azterketa

Arana Murillo, Anuntxi (2001) Orozko haraneko kondaira mitikoak. Bilduma eta azterketa. Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Orozko haraneko kondaira mitikoak tesiaren oinarria Orozkon eginiko inkesta da: 1980tik 1992ra, kondaira mitologikoei eta sinesteei buruz hogeita lau orozkoar galdezkatu eta haien ahotik 200 bat kontakizun bilduak izan ziren orotara, bertsio desberdinetan. Lanak bi zati nagusi ditu, corpusa eta analisiak. Corpusean kondaira bakoitza bi zutabe paralelotan idatzia dago: ezkerrekoan ezpainetatik harakoan, transkripzio fonologikoan, eta eskuinekoan bizkaiera literarioan. Gaiaren arabera sailkatuak dira kondairak (sorginak, laminak, ekaitzegileak (Anbotoko Anderea), familiarrak, deabrua eta Ama Birgina...).

Bigarren zatian (analisia), corpuseko testuak analizatzen dira. Eskola zehatz baten erizpideei mugatu gabe, ikuspide anizkoia aukeratu da mitoei begiratzeko, haien edukina, forma eta funtzioa kontuan hartuz, eta Euskal Herriko zein kanpoko mitoekin erkatuz. Bertako testuinguruan aztertuak eta auzoen mitologiaz argituak, konparazioei esker munduko beste mitologietan ere sartzen gara, gurea hobeto ulertzeko, eta alderantziz, bertsio eta aldagarri desberdinek elkarren argigarri baitira. Azterketan barna ikusten ahal da mitología autoktonoak nola jokatu duen elementu arrotzak bereganatzeko, nola bere egitura propioan sartu eta aldarazi dituen kristianismoaren pertsonaiak, adibidez. Finean, Orozkotik abiatuta, ikerketa eta konklusioak ez dagozkio bakarrik corpusari baina euskal mitologia osoari. Erkaketak baieztatzen du euskal mitologia ez dela isla bat, Europakoan kokatua dela eta harekin harreman hestuetan.

Mitoek bere ingurumenean betetzen dituzten funtzioak eta bideratzen dituzten gogoetak nabarmentzen dira: ekonomikoak sozialak, existentzialak, izpiritualak... Kezkei eskainiko irtenbideak sinbolikoak direnez, sinboloen ibilmodua eta haien efikaziaren mekanismoak igartzea da kontua. Bestalde, mitoek osatzen duten egitura sarea agertarazten saiatzen da. Errendundanteak izan zein kontraesankorrak izan, elkarren komunikazio eta eraginean hartzen dute zentzua: bakar baten esanahia ezin da ulertu besteekin dituen antza eta diferentzietan ez bada.

Konklusioa da Orozkon bildu mitoek egiazko sistema bat osatzen dutela, eta ez direla era gabeko nahasketa; eta hori da baieztatu nahi den leen hipotesia, euskal mitologiari heda dakiokeena. Hartatik bereiztu ezina bigarren hipotesia hauxe da: mito horiek jendarte batek eta pertsonek ukan dezaketen sinbolizazio beharra asesten ahal dutela, beren kezka material eta izpiritualei buruz gogoetak eta irtenbideak eskaintzen dizkietelarik. Gaur egun mitologia autoktonoak duen egoera murriztuan ezin badu horrelako eginbehar soziala burutu, atzo eta gaur bildu materialak aski dira erakusteko mito eta errito horiek erligioa osatzen dutela eta erligio baten funtzioak bete izan dituztela, kolektiboki onartuak eta sinetsiak izan direlarik

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: Anthropology > Cultural anthropology > Mitos
Divisions: UPV/EHU > Filosofía y Ciencias de la educación > Filosofía de los valores y antropología social
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorJoxe Martin Apalategi Begiristain,
Date Deposited: 24 May 2010 17:00
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5793

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.