Logotipo Hedatuz

Genero, nazio eta nazio-hezkuntza: Ikastoletako irakasleria

Amurrio Vélez, Milagros (2001) Genero, nazio eta nazio-hezkuntza: Ikastoletako irakasleria. Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Euskal nazioaren eraikuntzan emakumeek izandako partaidetzaren nolakotasuna ezagutu eta ulertu nahi izan da, edozein nazionalismoarentzat nazio identitatea igortzeko eta zabaltzeko funtsezkoa den eremu batean: hezkuntzan. Hartarako, gizarte instituzioez eta prozesuez ari garela, instituzio eta prozesu generizatuez hitz egiten da. Beraz, euskal nazioa eraikitze prozesua ere generizatua da. Prozesu horretan euskal emakumeak subjektu ala objektu diren argitu nahi izan da. Horrela, sorrerako nazionalismoak emakumea umeen sortzaile biologiko gisa ikustean, euskal emakumea kolektibitatearen eramaile bihurtzen du. Nazionalismo horrek gizartearen nazionalizazioari ekiten diolarik, emakume abertzaleek kultura igortzaile izateari ere eutsi zioten, beraz, objektu eta subjektu abertzale gisa ikusiak izan ziren. 1960ko hamarkadan, naziokidetzaren funtsa hizkuntza delarik, azken jokabide hori, kultur igortzailearena nagusitzen da. Horretaz gain, garai hartan, andereñoen jarduna euskaltzalea hizkuntzaren auziak zeukan izaera politiko berak ezaugarritu zuen, hori dela eta hauek subjektu abertzale gisa ez ezik, subjektu politiko gisa ere ageriz. Hurrengo hamarkadetan gertatutako aldaketa politikoen eta sozialen kariaz, 1990eko Euskal Erkidego Autonomoko ikastolen andereñoen iritziak eta jarrerak aztertuak izan dira.

Lehenik, ikastolen bilakabide historikoan andereñoen jardunak izan dituen ezaugarri desberdinen berri ezagutarazi da, une desberdinetan ibilitako andereñoek esanen bitartez. Horrela, agerian gelditu da 1960ko hamarkadan euskara berreskuratzearen eta orokortzearen aldeko andereñoen jarduna hizkuntzaren auziak zeukan izaera politiko berak ezaugarritzen zuela. Gainera, zenbait kasutan lan eremu horri gehitu behar zitzaizkion erakunde politiko zein gizarte mugimenduen eremuak. Hurrengo hamarkadan gertatutako aldaketak aintzat harturik, andereño batzuek -60ko eta 70eko hamarkadan lanean hasitakoak-, euren lana funtzionarizazio bidean ikusten dute, baina beren iritziz, orain ere, euskararen aldeko militantziaren beharra dago. Beste batzuek, ordea, euren jarduna despolitizatu gisa aurkeztu guran, andereñoak ikastoletako langileak direla diote, irakasleak beste barik, eskoletan ari direnak bezalakoak. Alabaina, ikastoletako andereñoen jardunari, lehen baino gutxiago bada ere, kutsu militante apala onartzen diona ere, badago. Jakina denez, diskurtso subjektibo horietan jasotakoa ez dago orokortzerik. Bai, ordea, galdekizunaren bitartez erdietsi den informazioa. Landa lan horren atal kuantitatiboaren abiapuntua bikoitza izan da: batetik, goian aipatutako arrazoi horiek guztiek andereñoen gizarteratze lana eragiten dute, euren lanaz dituzten iritzi eta jarreretan desberdintasun nabarmenak agerraraziz; bestetik, zio horien artean bereziki feminismoek gizarteratutako emakumeei buruzko irudi eta praktika desberdinek badutela zer esatea andereñoek euren lanaz dituzten iritzi eta jarreretan

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: Sociology
Sociology > Other sociological specialities
Sociology > Cultural sociology
Divisions: UPV/EHU > Ciencias Sociales y de la Información > Sociología
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorJesús Arpal Poblador,
DirectorKepa Fernández de Larrinoa,
Date Deposited: 24 May 2010 17:00
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5792

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.