Logotipo Hedatuz

EUSMG: Morfologiatik sintaxira murriztapen gramatika erabiliz. Euskararen desanbiguazio morfologikoaren tratamendua eta azterketa sintaktikoaren lehen urratsak

Aduriz Agirre, Itziar (2001) EUSMG: Morfologiatik sintaxira murriztapen gramatika erabiliz. Euskararen desanbiguazio morfologikoaren tratamendua eta azterketa sintaktikoaren lehen urratsak. Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.

Texto completo no está disponible desde este repositorio.

Abstract

Hizkuntzalaritza konputazionalaren alorrean kokatzen den tesi-lan honetan hau izan da eginkizun nagusia: analisi morfologikoan oinarrituta, sintaxi arloko atal batzuk aztertzea (ezaugarri morfosintaktikoen desanbiguazioa testuinguruaren arabera, funtzio sintaktikoen esleipena eta hauen desanbiguazioa, etab.), Murriztapen Gramatika (MG) deituriko formalismoa baliatuz. Horrela, lehen mailako analisi sintaktiko azalekoaren eskakizunak betetzen dira eta azterketa sakonagoetarako zimenduak prest geratzen.

Ondoren, banan-banan, eduki nagusiak aipatuko ditut:

* Anbiguotasun morfologikoaren eta sintaktikoaren azterketa. Lehenik, euskaraz hitzen analisi morfologikoa automatikoki egiten denean gertatzen den anbiguotasun morfologiko-morfosintaktikoen azterketa zehatza egin da. Kontuan hartu behar da analisi morfologikoa zuriunetik zuriunera doan segidarena (hitzarena normalean.) egiten dela, testuingururik kontuan hartu gabe, eta horrek anbiguotasun handia sortzen duela (adibidez: gizonak hitza absolutibo plurala edo ergatibo singularra izan daiteke. Eta ote hitza, izena edo partikula).

Tratatzen den anbiguotasuna analisi morfologikotik eta funtzio sintaktikoen esleipenetik datorrena da. Esan bezala, hitzak isolatuki analizatzen dira, eta ondoren bakoitza testuinguru jakinen arabera desanbiguatzen da. Horrela, fase honetan, anbiguotasun morfologikoak eta funtzio sintaktikoen mailakoak tratatuko dira. Semantikoak eta pragmatikoak ez dira aztertuko, ezta egiturazkoak ere, analisilerro bakarra uzten baita esaldiko.

* Desanbiguazio morfologikorako eta sintaktikorako printzipioak eta erregelamultzoa. Anbiguotasun-multzo bakoitzeko desanbiguazio-erregelak sortu dira (1.113). Erregela-multzook gramatika osatzen dute eta printzipio linguistikoei erantzuten diete.

* Testu errealen gainean desanbiguazio morfologikoa egitean lortutako emaitzak. Corpus erreal baten gainean gramatika aplikatuta, adibidez, anbiguotasun morfologikoen interpretazio-kopurua ia erdira jaisten da, analisi zuzenen % 97.51 mantenduz.

* Azken emaitza. Analisi sintaktikoaren ondoren, testua morfologikoki eta funtzio sintaktikoei dagokienez ia guztiz desanbiguatua izango dugu, hau da, ia interpretazio morfologiko bakarra hitzeko eta funtzio sintaktiko bat interpretazioko. Funtzio sintaktikoek hitzen arteko interdependentziak erakutsiko dituzte, inplizituki erakutsi ere, egiturarik osatu gabe.

Hizkuntzaren tratamendu automatikoan estrategia luze baterako, desanbiguazio morfologikoaren modulua eta sintaxiko osagai oinarrizkoenen ezagutzea tresna ezinbestekoak bihurtu dira, analizatzaile morfologikoa den bezalaxe. Pentsatu behar da estrategia luze hori asmo handikoa dela, finean, hizkuntza-teknologiaren garapenaz ari gara eta horrek, ezinbestean, oinarriak ongi finkatuak edukitzea eskatzen du

Item Type: Thesis (Other)
Subjects: Linguistics > Applied linguistics > Lingüística computacional
Divisions: UPV/EHU > Filología, Geografía e Historia > Filología vasca
Contributors:
ContributionNameEmail
DirectorPatxi Goenaga Mendizabal,
DirectorArantza Díaz de Ilarraza,
Date Deposited: 24 May 2010 17:00
Last Modified: 24 Aug 2010 13:16
URI: http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5790

Personal del repositorio solamente: página de control del documento

¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.