Urgell Lázaro, María Blanca (2000) Larramendiren Hiztegi Hirukoitza-ren osagaiez. Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Tesiaren xedea Larramendiren Hiztegi Hirukoitza (1745) ospetsua Lexikografiaren historian eta euskararen historian zuzen kokatzea da, aurrerantzean hizkuntz material gisa lehen baino ziurtasun gehiagoz erabili ahal dadin.
Oraintsu artean "labirintu askaezintzat" (Mitxelena 1964) joa izan dugunez, Larramendiri buruzko ikuspegia azken urteetan goitik behera aldatu arren (Mitxelena 1983, Lakarra 1985, etab.) eta Orotariko Euskal Hiztegia-n (Mitxelena 1987-) aintzat hartu arren, ez zegoen aurretik zatikako hurbilketaren bat edo beste baizik (Azkarate 1992, adibidez).
Hiztegia, edozein hiztegi, elkarrekin hertsiki lotuta dauden osagai multzo baten bilduma izanik, gure lana osagaiok zein diren, nondik datozen, nola antolatu diren eta zeinek zertarako balio duten aztertzea izan da. Asmo honekin, hiru sarbide saiatu ditugu hiztegiaren irudi ahalik eta osoena emateko, tesiaren hiru atal nagusiak osatzen dituztenak, hain zuzen:
1) Lexikografiaren aldetik ezaugarriztatzea, gaztelaniazko ereduarekiko (Espainiako Akademiaren Diccionario de Autoridades, 1726-1739) erkaketaren bitartez, hiztegiaren makro eta mikroegitura deskribatuaz. Honetan ohikoak direnez gainera, arreta berezia jarri dugu euskal hitzen aurkezpen ezaugarrietan (forma kanonikoa, grafia...).
2) Bukaerako eranskin txikiaren iturrien erabilera miatzea, hiztegi barruan aurkituko dugunaren aurrerapen gisa. Eranskina lehendik aztertua bazegoen ere (Mitxelena 1970), Lakarraren lanen ildotik (1991, etab.) aurrera eginez, Larramendik bildutako gaien ezaugarriak banan-banan zehazten saiatu gara (grafia, morfologia, itzulpena...).
3) Euskal edukiaren azterketa, hitzak nondik datozen (literaturatik, herriaren ahotik ala hitzberrigintzatik) eta iturri hauetako bakoitzak hiztegiaren osotasunean zer nolako eragina izan duen jakiteko.
Ondorio nagusiak Larramendiren hiztegigintzari dagozkio eta, zehazkiago, Hirukoitz-eko euskal hitzen etorkiari. Zeren eta, eranskinaren azterketak jadanik aditzera ematen zuen bezala, Larramendi ez baitzen mugatu hutsuneak hitz berriz betetzera, gaztelaniaren alboan ezagutzen zituen euskal hitzak kopiatu ondoren. Aitzitik, aurretiaz lexiko aberastasunari buruzko, euskararen historiari buruzko eta euskal hitzen izaera eta egoerari buruzko teoria trinkoak garatu zituen "apologia" izenaz ezagutzen dugun lanean, eta haien arabera osatu zuen hiztegia.
Larramendiren ustetan euskara hizkuntza aldagabea da, beti bat iraun duena, eta txiro agertzen bada ere, jatorriz zeharo aberatsa izan zen. Antzinako aberastasun hura euskalkietan barreiatuta dago, baita hitzak eratzeko dauzkan arau egokietan islatuta. Bestalde, euskal hitzen funtsezko ezaugarria, adierazten duten zerarekiko berezko lotura gordetzean datza: hortaz, ez dira arbitrarioak, motibatuak baizik (cf. Genette 1972).
Gaingiroki, esan daiteke hiru urratsetako lana egin zuela. Lehenik, ahalik eta euskal hitz gehienak bildu, non-nahikoak eta noiznahikoak, edozein euskalki eta garaitakoak, ahozkoak eta literaturakoak, baita antzinako euskaratik berreskuratu uste zituenak: toponimia-antroponimietan bakarrik gordeak, erdal hitzen etimologiaren bitartez aurkitutakoak eta euskal hitzen berranalisiak azaleratzen dituen erroak. Literaturari dagokionez, frogatuta geratu da hitzaurrean eman zuen liburu zerrenda osoki hustu zuela, eta haien artean Leizarraga eta Axular izan zirela iturririk emankorrenak. Frogatuta geratu da, halaber, hiztegian ahozko osagai garrantzizko bat ere badela.
Bigarrenik, bildutakoak analizatu zituen, haien osagaiak eta elkarmoduak bakanduaz. Bide honetatik hitz erroak ez eze, atzizkiak ere erdietsi zituen, biziak zein ihartuak, baita morfema mugako hots-aldaketak somatu ere. Maila honetan, ziurrenik ez dauka parerik XX. mendera arte, akatsak akats.
Hirugarrenik, analisiaren bitartez lortutako ezagupen ñabar honen arabera hitz berriak eratzeari ekin zion, hizkuntzaren arauak beteaz. Honek esan nahi du Larramendiren hitz berriak oro bi eratakoak direla: batetik, berreskuratu uste zituen antzinako euskararen erroak eta haien eratorriak; bestetik, adierazitako zerarekin berezko lotura gordetzen dutenak, hots, haren ezaugarrietako batzuetatik izena hartu dutenak: eratorri eta elkartuak, alegia
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Linguistics > Diachronic linguistics Linguistics > Synchronic linguistics > Lexicografía | ||||||
Divisions: | UPV/EHU > Filología, Geografía e Historia > Filología vasca | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5788 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.