Perales Ugarte, Jesús (2000) Euskara-ikasle helduen ikas-prozesua: ikaslearen baitako zenbait aldagairen eta arrakastaren arteko erlazioa. Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Urtero-urtero, batez beste, 40.000 ikasle heldu ari dira Euskal Autonomia Erkidegoan euskara ikasten. EAEn ez ezik, Nafarroan, Iparraldean eta baita munduko beste hainbat tokitan ere (Argentinan, Txilen, Madrilen, Bartzelonan etab.) irakasten zaie euskara helduei. Euskalduntze-alfabetatzeak baditu EAEn hainbat ezaugarri propio eta nekez aurkitzen ahal dira horiek guztiak batera, behintzat, beste hizkuntz ikas-prozesuetan.
1) Ikasleak helduak dira. Hamasei urtetik gorakoak; 2) bigarren hizkuntza (H2) ikasten ari dira, era formalean ikasi ere; 3) hizkuntz ukipen-egoeran: euskara eta gaztelania lurralde-esparru berean daude. Euskara-ikasleek euskaraz mintzatzeko izan ditzaketen solaskiderik gehienak elebidunak dira, hots, solaskide horiek kapaz dira ikaslearen ama-hizkuntzaz ere mintzatzeko. Ikasleak hizkuntza zabalduenaren hiztunak dira eta hizkuntza gutxitua ari dira ikasten; 4) Sistema arautu batean, euskaltegisarean, ari dira. Irakasleek badute harremanik: jardunaldiak, mintegiak, elkarguneak, material bera... Eta 5) Euskara ez da indoeuroparra.
Azterlanaren helburu nagusia hauxe: euskara-ikasle helduaren errendimenduaren eta beste zenbait aldagairen artean erlaziorik ote zegoen eta egotekotan nolako erlazioak ziren aztertzea.
Landa-lana: lagina, metodologia eta ondorioak
Hainbat aldagai hartu ziren kontuan. Sozioestrukturalak (sexua, adina, ikasketa akademikoen maila, langabezia...). Ingurune soziala: ingurunearen euskalduntasunmaila. Aldagai kognitiboak: kontzientzia metalinguistikoa, ikas-estrategiak. Aldagai psikosozialak: antsietatea, motibazioaren intentsitatea, motibazioaren noranzkoak, jarrerak. Halaber, lorpen-emaitzak: mintzamena, idazmena, irakurmena, irakaslearen balorazioa eta ikaslearen beraren autoebaluazioa, besteak beste. Gipuzkoako bederatzi euskaltegitan ziharduten 411 ikaslek, euskaltegi publiko eta pribatuetakoek, hartu zuten parte.
Analisi estatistikoek (erregresioek, ANOVA analisiek, korrelazio eta Ji karratuaren analisiek) halaxe bistaratuta, kontzientzia metalinguistikoa, i. e. hizkuntzari objektu gisa begiratzeko ahalmena izan zela lorpen-emaitzekin loturarik sendoena erakutsi zuen aldagaia. Antsietateak ere lotura du lorpen-emaitzekin, antsietatea zenbat eta handiagoa lorpen-emaitzak hainbat eta apalagoak. Ez dago esaterik ikaslerik edadetuenek euskara ezin ikas dezaketenik. Bai aitortzekoa dela, ordea, gazteenek baino zailtasun handiagoak dituztela ikasteko. Motibazioren intentsitateak ere erakutsi zuen lotura lorpen-emaitzekin ez, haatik, beste aldagaien eragina ikusita, espero bezain sendoa. Eta, hari beretik, motibazioaren noranzko integratiboak ere izan zuen lotura. Bestalde, euskara-ikasleen ikasketa akademikoen mailak ere lotura sendoa du lorpen-emaitzekin. Ikasle lizentziadunek dituzte emaitzarik jasoenak.
H2 helduaroan ikastea gertaera korapilatsua da, askotan elkarri eragiten dioten aldagai askoren eraginpekoa. Iradoki egiten da, hala ere, datuak bistan, hizkuntzaren formari erreparatzeak eta are hizkuntzen arteko alderaketa-analisiak ere, ikerketa-mailan bederen aintzat hartzea merezi dutela
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Pedagogy > Organization and planning of education > Educación de adultos Pedagogy > Educational theory and methods > Evaluación de alumnos y estudiantes | ||||||
Divisions: | UPV/EHU > Filosofía y Ciencias de la educación > Didáctica y organización escolar | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5782 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.