Cendoya Sáinz, José María (2000) Hizkuntza gutxituak eta ekonomia: Euskararen kasua. Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Ekonomiak, bere adar desberdinetan, aldagai ugari erabiltzen ditu mota askotako analisiak egiteko. Hizkuntza faktorea, berriz, gutxitan erabilia izan da analisi ekonomikoan, eta are gutxiago, hizkuntza gutxituen kasuan. Doktore-tesi honen lehen atalean faktore linguistikoak zientzia ekonomikoan zer-nolako tratamendua izan duen errepasatzen da, hizkuntza gutxituekin lotutako ekonomi testuei arreta berezia eskainiz.
Hurrengo kapituluetan hizkuntza gutxituek ekonomiarekin dituzten loturak aztertzen dira, gaia ikuspegi desberdinetatik helduz. Horrela, garapen ekonomikoak eta globalizazio prozesuak hizkuntzen bilakaeran eduki dezaketen eraginari kapitulu bat eskaintzen zaio, Europako hizkuntz aniztasuna bereziki aipatuz. Beste kapitulu batean, gizarte elebidunetan hizkuntza klase sozialak bereizteko faktorea izan daitekeela kontutan hartuz, euskal gizartearen egoera aztertzen da (EAEko kasurako), ondorioa izanik kasu honetan, euskaldunek ez dutela talde ekonomiko berezirik osatzen.
Zientzia ekonomikoaren tresna ohikoak erabiliz, hainbat ekonomilarik hizkuntza gutxituen problematika nola tratatu duten aurkezten da ere, eredu horiei hainbat kritika eta ekarpen eginik. Euskararen kasuan, alde batetik, ezaugarri linguistiko bereziak dituzten produktuen ekoizpenean, mozkinak hoberenatzeko enpresa-egiturei buruzko azalpena ematen da, eta bestetik, produktu horietako kontsumitzaileengan, hizkuntza desberdinen ezagupenak kontsumo-ereduetan dituen eraginak aztertzen dira.
Beste atal batean euskara sektore ekonomiko gisa tratatzen da, euskalgintzak erabiltzen dituen giza eta ekonomi baliabideak zehaztuz. Hurrengo kapituluan, lan munduan euskararen erabilerak duen egoera eta bilakaera ikertzen da, enpresetako arduradunen jarrerak, azken aldian ezarri diren euskararen erabilera areagotzeko plangintzak eta lanbide-heziketaren euskalduntze maila apala aipatuz. Bukatzeko, euskal administrazioek hizkuntz politikarako esleitutako diru-zenbatekoen bilakaera aurkezten da, besteak beste, egoera politiko desberdinek garai eta administrazio bakoitzean eragin dituzten diferentziak islatuz
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Economic Sciences > Sectorial economics > Servicios sociales y de personal de la comunidad | ||||||
Divisions: | UPV/EHU > Ciencias Económicas y Empresariales > Economía aplicada | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5774 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.