Barrutia Echebarría, Xabier (1999) Altzairugintzaren ibilera eta berregituraketa: Altos Hornos de Vizcaya. Other thesis, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea.
Texto completo no está disponible desde este repositorio.Abstract
Tesi honen aztergai nagusia Altos Hornos de Vizcaya (AHV) enpresa da, 1902tik 1996ra eduki dugun euskal altzairugile integratua. Garrantzi handia eskaintzen zaio AHVrena izandako Etxebarriko fabrika bukatzaileari, oraindik lanean diharduen 900 langileko fabrika. Halaber, Acerma Compacta de Bizkaia (ACB) eta gainerako euskal altzairugileak ere ikertzen dira. AHV enpresaren potentzialitatea edo bideragarritasuna aztertzen da. Zentzu honetan, AHVren berregituraketa 1980ko hamarkadatik aurrera eta enpresaren itxiera 1990eko hamarkadan, iritzi kritikoz aztertzen dira. Gure ustez, AHVren itxiera erabaki politikoa izan zen. Tesi honek hiru zati dauzka. Lehenengoan altzairugintza sektorearen azterketa burutzen da. Horrela, kapitulu bat mundu mailako eta Europako altzairugintzei eskaintzen zaie. Beste kapitulu bat Estatu espainoleko altzairugintzaren ikerketari eskaintzen zaio. Bigarren atalean AHV enpresaren kasu partikularra aztertzen da. Azkenik, hirugarren atalean latorria eta Etxebarriko fabrika ikertzen dira, altzairugintzako produktuetatik bat eta AHVren fabriketatik bat hurrenez hurren. Tesiaren iturriak hiru izan dira. Lehenengoa sektorearen gaineko literatura ekonomikoa eta teknikoa dugu, bereziki ingelesez idatzitakoa. Bigarrena AHVren eta bere lehiakideen enpresa txostenak dira, hauekin kontabilitate analisia burutuz, egoera balantzeak eta galdu-irabazien kontuak aztertuz. Hirugarren iturria adituekin edukitako elkarrizketak izan dira: AHVko goi teknikariak eta zuzendariak, Industria Ministerioko partaideak, Eusko Jaurlaritza, sektoreko patronalak eta sindikatuak, Euskal Herriko Unibertsitateko kontabilitate irakasleak, altzairugintzako atzerriko adituak, etab. Tesian ondorioztatzen denez, altzairugintzari dagokionez zein enpresa zehatzen kasuan, aldagai ez materialak aldagai materialak baino garrantzitsuagoak izango lirateke. Aldagai materialen artean ondokoak daude: lanesku ez koalifikatua eta merkea, eskala ekonomiak eta tamainua, kokapena, instalakuntzen egoera, etab. Ostera, aldagai ez materialen artean besteak beste hauek daude: lanesku koalifikatua, teknologia, aglomerazio ekonomiak, enpresaren kudeaketa, eta gobernuaren politika. Altzairugintzari dagokionez, sektoreak ez lioke industria helduaren ereduari jarraituko. Teknologi berrikuntzak asko dira, altzairutegi trinkoen agerpena barne, Sestaon ACB berriak barneratu duena. Dena dela, oraindik siderurgia integratua mundu mailako lehen teknologia dugu. Halaber, sektorean lehiatzeko oinarrizko aldagaiak teknologia, lanesku koalifikatua eta kudeaketaren eraginkortasuna izango lirateke. Hau dela eta, industrializatutako estatuak oraindik munduko altzairugile garrantzitsuenak ditugu. AHVri dagokionez, enpresa errentagarria izan zitekeen. Beraz, enpresaren eragozpen fisiko batzuk, tamainua eta kokapena, ez dira erabakiorrak izan. Madrileko administrazioaren arabera, AHV ezin zitekeen errentagarria izan enpresa txikia izateagatik eta portu handi baten ondoan ez egoteagatik. Alabaina, tesi honetan enpresaren kostuak aztertuz, argudio hauek atzera botatzen dira. AHVren zoria azaltzeko aldagai soil garrantzitsuena estatuaren eskuhartzea izan da. Eskuduntza administrazio zentralarena izan da eta ez Eusko Jaurlaritzarena. Administrazioak AHVri baino, ENSIDESA enpresa asturiarrari eman zion lehentasuna. Nahiz eta AHV potentzialki errentagarri gertatu, estatuak enpresa 1989. urtean edo berregituraketaren amaieran, guztiz deskapitalizatuta utzi zuen. AHVren itxiera erabaki politikoa izan da. Gaur egunean, aurrekari honek erakutsi legez, euskal altzairugintza oraindik arriskuan dago. Izan ere, ACB, Etxebarri eta Lesakako fabrika bukatzaileak, Aristrain eta Ucin, ACERALIAn enbortuta daude. Tesi honek euskal altzairugintza baten osaketa aldarrikatzen du, kanpotarren menpekotasunean egon barik
Item Type: | Thesis (Other) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Subjects: | Economic Sciences > Sectorial economics History > Specialized histories > Historia de la economía | ||||||
Divisions: | UPV/EHU > Ciencias Económicas y Empresariales > Economía aplicada | ||||||
Contributors: |
| ||||||
Date Deposited: | 24 May 2010 17:00 | ||||||
Last Modified: | 24 Aug 2010 13:16 | ||||||
URI: | http://edtb.euskomedia.org/id/eprint/5734 |
- ASCII Citation
- BibTeX
- DIDL
- Dublin Core
- EP3 XML
- EndNote
- Eprints Application Profile
- HTML Citation
- JSON
- METS
- MODS
- OAI-ORE Resource Map (Atom Format)
- OAI-ORE Resource Map (RDF Format)
- OpenURL ContextObject
- OpenURL ContextObject in Span
- RDF+N-Triples
- RDF+N3
- RDF+XML
- Refer
- Reference Manager
- Simple Metadata
Personal del repositorio solamente: página de control del documento
¹ Data hau katalogazio datuei dagokie, ez dokumentuari berari.